Amancay  Gaztañagak  sorturiko  Martin  Martina  trilogiaren  lehenengo  liburua  argitaratu  du  Elkar  argitaletxeak:  Urrezko  orraziaren  misterioa.  Gaztetxoei  zuzendutako  sail  honetan,  abentura  eta  fantasia  uztartzen  dira,  euskal  mitologia  erdigunean  jarriz.  (Irakurri  +)
Julen  Apella  idazle  berriztarrak  irabazi  du  Ondarroako  Udalak  eta  Elkar  argitaletxeak  antolatzen  duten  Augustin  Zubikarai  saria.  Aurkezturiko  ia  hogei  lanen  artean,  “Abizen  berri  bat”  izenekoa  hautatu  du  Leire  Bilbaok,  Xabier  Mendigurenek  eta  Ana  Urkizak  osaturiko  epaimahaiak,  eta  horrenbestez  Apellak  eroango  du  zortzi  mila  euroko  saria,  baita  bere  nobela  Elkar  argitaletxearen  eskutik  argitaratu  ere,  hemendik  urtebetera,  orain  proiektu  dena  amaitutakoan.  Saria  atzo  arratsaldean  eman  zitzaion,  Ondarroako  Kofradia  Zaharrean,  Literatur  Amuak  jardunaldien  barruan,  eta  ekitaldi  berean  aurkeztu  ziren  iazko  proposamen  irabazleen  emaitzak:  Karmele  Mitxelenaren  “Zoriona,  edo  antzeko  zerbait”  eta  Goio  Ramosen  “London  Calling”,  iaz  saria  ex-aequo  eraman  zutenak.  (Irakurri  +)
Juan  Diaz  de  Garaio  Sacamantecasen  istorioa  eraman  du  Xabier  Montoiak  (Gasteiz,  1955)  Lautadako  mamua  nobelara.  XIX.  mendearen  bigarren  erdian  hainbat  emakume  hil  zituen  Garaiok  Gasteiz  eta  haren  inguruetan.  Gertaera  historikoetatik  abiatuta,  fikziozko  lana  ondu  du.  (Irakurri  +)
Leire  Vargas  Nietok  (Durango,  2002)  bere  bigarren  poesia  liburuarekin,  Bihotz  museo  bat,  harremanei,  oroimenari  eta  poesiari  beste  leku  batetik  begiratzeko  aukera  eskaini  digu.  (Irakurri  +)

Atef Abu Saif (Argazkia: ALEBAA NEWS)
Gazako egunerokoak herrialde hartan Israelgo armada gauzatzen ari den genozidioari buruzko lekukotasun paregabea eskaintzen du. Egilea Atef Abu Saif da, Palestinako Aginte Nazionaleko Kultura ministroa. (Irakurri +)
Lehen  liburua  argitaratu  du  Eztizen  Artola  Iturratek,  Gurpilak  (Txalaparta),  euskal  gatazkaren  errelatoa  osatze,  zauriak  sendatze,  eta  beste  ertz  batzuei  hitzak  jartze  aldera.  Lehen  pertsonan  kontatutako  istorioa  da.  (Irakurri  +)


