
Gaueko zaintzailea iluntzeko bederatziak aldera geratzen da bera bakarrik, azken langileek makina guztiak itzali eta etxerako bidea hartu dutenean, lantegian isiltasuna nagusitzen denean. Orduan, gauak ilunarekin batera bakea dakarren ordu horretan, bere erreinuaren jabe sentitzen da. Zorioneko ordu horretan hasita, gau guztia izaten du aurretik lantegiaren loa zelatatzeko, lantegiaren atsedena kanpoko ezerk ez duela asaldatuko ziurtatzeko. Urte asko egin ditu aitagandik oinordetzan jasotako lanbide horretan, urte asko aluminiozko perfilak egiten espezializatu zen enpresan, baina oraindik ere barrena pozten zaio gaua iristen denean eta bera bakarrik geratzen denean isiltasunaren erdian. (Irakurri +)
Nola deskribatuko zenuke Besarkada ipuin ilustratua?
Album ilustratu bat da, nire koplez eta Maite Gurrutxagaren ilustrazioz osatua. Besarkada bat osatu nahi izan dugu poesiaren eta artearen bidez, samurtasunaren eta fintasun kromatikoaren artean. Haragizko besarkadan nola, bat egiten dute mundu sinbolikoak eta fisikoak, intuiziozkoak eta poetikoak. Bidaia bat da biltzearen eta askatzearen artean, bizitzaren eta heriotzaren arteko kulunkan.
Besarkada kantua ere bada: koplekin abesti bat sortu dugu; eta bizia ere bada: Maiteren ilustrazioak animazio bilakatu baititugu. Dena bildu dugu liburu txiki batean. (Irakurri +)
Kaleratze data: apirilak 21
Zuzeneko aurkezpena: maiatzak 7, Donostia, Antzoki Zaharra
Pettiren diskoa, modernoa eta kalitate handikoa izango da, Berako musikaririk onenez inguratuta etorriko baita: Joseba Irazoki, Igor Telletxea, Iñigo Telletxea… eta urrezko gonbidatu batzuk ere izango ditu. Barrutik ateratzen diren kantu leunak, zeintzuk bizitza zailen memoriak daramatzaten, sentimendu zatikatuak, pasioak eta ametsak agertzen dituzten. Blues-rock-folk energikoa eta goxoa. (Irakurri +)
Hemen da elkar Ipuin eta Ilustrazio lehiaketa berriz ere. Urtero antolatzen du elkar fundazioak hamasei urte arteko haur eta gazteentzat literatur eta ilustrazio lehiaketa hau. Txikienek Peru Magdalenaren “Lolo” ipuin labur argitaratugabea ilustratu beharko dute eta 10-13 urte bitarteko gaztetxoek, aldiz, Martintxo Altzueta ilustratzaileak egindako ilustrazioa ikusita ipuina asmatu beharko dute. Azkenik, 14-16 urte bitarteko gazteek “Eta kultura zer?” gaitzat hartuta komikia edo bineta bat sortu beharko dute. Beraz, lehiaketara ipuin idatziak, ilustrazioak zein komikiak aurkeztu behar dira.
Lehiaketa eran antolatzen den jolas honen helburua haur eta gazteak literatura eta irakurketara hurbiltzea da. Aurreko ekitaldietan ia 6.000 lan inguru jaso izan dira, norbanakoen lanak guztiak, baina sarri ikastetxeen bitartez ere bideratu izan den partehartzeari esker jasotakoak.

Iazko udazkenean Patxi Zubizarretak liburu berria ekarri zuen: Laranja bat zaborretan. Zikinkeriaz betetako Egiptoko auzo pobre batean kokatua, Karabino mutiko zabor biltzailearen istorio harrigarria bezain ederra kontatzen digu idazle ordiziarrak.
Zer kontatu nahi izan duzu Laranja bat zaborretan izeneko nobela honetan?
Nobela hau ez zen sortuko telebistan Kairori buruzko erreportaje bat ikusi izan ez banu. Zaborretako ametsak zuen izenburua, eta hiriburu egiptoarrean hondakinak biltzeaz arduratzen den komunitate kristauari buruzkoa zen, gazte koptoei buruzkoa bereziki. Hunkituta geratu nintzen. Pobrezia gorrienean, erlijioak elkarren alboan eta talkan… Gogoratu ere egin nintzen Kairoko kanposantu ikaragarri handi batean jendea bizi dela, hiri moduko bat osatzen dutela han, eskolekin, dendekin… Eta hasi egin nintzen loturak egiten. (Irakurri +)
18 urtez kolaboratzaile ezberdinekin aritu ondoren, musikari zornotzarrak bere apusturik berezi eta zintzoena aurkeztu zuen urtarrilean: lehen bakarkako bira. Soilik ahotsa eta gitarraz lagunduta, urte hasieratik hainbat kontzertu eman ditu Mikelek Euskal Herriko bazter ezberdinetan. Biluztasun honetan aurkezturik, publikoarekiko ezohiko elkarrizketa ezagutu du.
Zuzenekoetan grabatutako kanta ezagunak eta berriak MMXV diskoan bildu dira. Apustu berri honen xehetasunak ezagutzera, bere txoko kuttunera jo dugu, Lekeitiora.
– Getxon hasi zinenetik kontzertu mordoa eman dituzu aurten. Zein da egiten duzun balorazioa? Zer eman dizu esperientziak eta zer ikasi duzu? (Irakurri +)






