XABIER ETA BIOK

leteantton varlverdeAbenduaren 4an bost urte bete dira Xabier Letek betirako agur esan zigunetik. Aspalditik ezagutzen nuen; bederatzi-hamar urte genituen ezkeroztik, hain zuzen. Baina gero lotuko gintuen harremana ez zen 70-ko hamarkada arte sortuko. Bakoitza gure aldetik kantaldietan genbiltzan, elkarrekin topo egin genuen arte. Bergarako Osintxu auzoan gertatu zen hori, eta han hartu genuen bertso eta koplen emanaldi bat prestatzeko erabakia, Julen Lekuonarekin batera emango genuena. Handik aurrera ehundaka entsegu, kanta prestaketa, jaialdi, bidaia… (Irakurri +)

Alaine Agirre: “Are gehiago apurtu ditut lotsaria, zuzentasuna, razionaltasuna; eta are gehiago idatzi dut pasiotik, intuiziotik, obsesiotik”

alaine TXBeltz© Ariane Ensunza“X hil da. X hil zait”. Bi esaldx hil dai telegrafiko horiekin abiatzen da Alaine Agirreren bigarren nobelaren irakurketaren abentura. Abentura horretan irakurleak nobela konbentzionaletako ohiko helduleku batzuen falta sumatuko du maiz, baina horrexek berak kontamoldearen indarraz ohartu eta hartan plazer hartzera bultzatuko du, pertsonaia nagusiaren barrunbeetan oso bereak diren kezkak eta beldurrak identifikatzen dituen bitartean. X hil da idaztean, koxka bat estutu du bere idazkera Odol mamituak nobelarekin irakurlea harritu zuen idazleak.

(Irakurri +)

Jean Mixel Bedaxagar: “Hitzik gabeko doinuak ardurenean oso zailak dira kantatzeko”

Arg  Imanol Urizar 03Zuberoako kulturaren eta ahots tradizio aberatsaren ordezkari aparta dugu Jean Mixel Bedaxagar. Iparraldeko kantariak Belatxa izeneko diskoa kaleratu du Elkar-en eskutik. Iparraldeko kantariak zentzuz eta sinbolismoz beteriko euskal kanta tradizional sorta aukeratu du Belatxa izeneko disko berrian.

Zure aurreko diskoa, Auñamendi, 2009 urtekoa da. Zortzi urteren ondoren dator lan berria.

2009 geroztik gauza batzu aldatu dira, eta haietarik bat, askoz ere denbora gehio badutala gain-gainetik maite dituztan gauzetaz axolatzeko: idaztea eta kantatzea noski! Iaz Alieoren trajeria eskaini genuen, eta aurten ene lagunekin Belatxa izeneko CDa plazaratzen dut.  (Irakurri +)

Oskorriren bazkalostea

Unai elorriaga argazkEz da egia Oskorri berrogaitazak urtez aritu denik euskal musikagintzan, nork sinesten du, nork ez du aditu euren musika jaio zenetik, are gehiago, jaio aurretik ere, ezer ez zenean… Susmoa da, orokorra, betidanik egon izan dela Oskorri eta, dudarik ez, beti izango dela… Bernat Etxeparek berak aditu zuen 1545. urtea baino askozaz lehenago, sumatu zuen, baina poetarik mingotsenek ere umetarik aditu zuten, Gabriel Arestik, esate baterako, Natxo de Felipe ezagutu baino dezente lehenago. Alemanian aditu zituzten Oskorriren kantuak, bestetik, Txilen, Katakunbetan, Errusiako iraultzan, Kalbario mendian, pubetan, sedentarioetan, ibiltarietan, pubak asmatu baino lehenago ere. Guztiarekin, lan handiegia ere ez da egin behar gazte bat imajinatzeko ehun eta bi urte barru, logelan, tabernan, bulegoan, ikastetxean, musika-aparatu oraindik ez asmatuan, botoirik gabekoan, garunean txertatuan beharbada, “Euskal Herrian euskaraz” kantua aditu eta bere buruari galdetuz zer ari ote den Txinan lanean, Alemanian ikasten, hitzaldiak ingeles txarrean esaten, ergatiboa noiz eta non jarri behar den ahaztu duenean. (Irakurri +)

Imanol Ubeda: “Zailtasuna batez ere, aukeraketan egon da.”

Arg. Ibai Arrieta_zuzenean 04

Arg. Ibai Arrieta

Artze azalaAurretik ezagutu arren, bostek batera lan egin duzuen lehen aldia da. Nolakoa izan da elkarlana?

Elkarren berri bagenuen, baina hauxe da batera egin dugun lehen ikuskizuna. Oso atsegina izan da, hasieratik bukaerara. Eta erraz joan da gainera: ikuskizuna sortzea eta ikuskizun hori bera oholtza gainera eramatea.

Emanaldia belaunaldien arteko zubia dela esan daiteke?

Ez gara atzera begira jarri. Eta ez dugu aspaldiko Joxan Artze ekarri gogora. Gaur-gaurko poeta da kantugai hartu duguna. Bere liburu berrietan oinarritzen baita “Nola belztu behar zuria” ikuskizuna.

Egia da beste belaunaldi bateko poeta bat izan dugula jomugan, baina azkenaldian idatzi dituen poemetan oinarritu gara. Mikel Laboaren kantuetan agertzen den poeta hark idazten jarraitzen duelako oraindik. Eta gure begirada bere sormen lan berrietara zuzendu nahi izan dugu. (Irakurri +)

De Rerum Natura 6 irakurtzeko sei arrazoi

leone_santiagoAZALA DRN6.inddPozgarria da bi urtetik bi urtera Patxi Huarte Zaldi Eroaren zinten antologia dendetan ikustea; aurten, gainera, niretako pozgarria da ale berri honen aurkezpenean parte hartzea; hortaz, deus baino lehen eskerrak adierazi nahi nizkioke Patxi Huarteri eta Xabier Mendigureni gaur hemen egoteko aukera emateagatik.
Arras gustuko ditut De rerum natura liburuak, baina susmoa dut arrunt zaila izan behar duela bi urteko zinta guzien artean hoberenak zein diren aukeratzeak, gehien-gehienak onak baitira. Horregatik, antologia lan hori egin izana saritzeko –eta ale hau seigarrena delako–, pentsatu dut akaso ideia ona izan litekeela De rerum natura 6  irakurtzeko sei arrazoi ematea. Honako hauek:
(Irakurri +)