Mikel Etxaburu “Mattalingo alaba” liburuari buruz

manttalingo alaba (ernestina de champourcin xxxiii poesia saria) - Mikel EtxaburuManttalingo Alaba poema liburuan (Ernestina de Champourcin XXXIII Poesia Saria, Pamiela) olatu txikiak bezala datoz eta doaz poemak. Joan-etorri bakoitzean ezabatzen ditu itsasoak Saturrarango kartzelan gatibu izan zituzten emakumeen minak eta gela hezeetan erditu zituzten haurren izen-abizenak. (Irakurri +)

Joseba Sarrionaindia “Onura ekonomikoak ekarri dizkie kolonialismoak gutxiengo batzuei, mundu gehiena hondatu duten artean”

Joseba Sarrionaindia (Argazkia: Jose Goitia)

Munduari bira eman zion ontzia argitaratu du Joseba Sarrionandiak Pamielaren eskutik. Elkarrizketa formako liburuak Magallaes eta Elkanoren mundu-biraren eta egundaino dirauten ondorioen inguruko hainbat galdera piztu asmo du. Irakurleen gozagarri, Ares margolari kubatarraren irudi ederrek janzten dute testua.

(Irakurri +)

Arantxa Urretabizkaia “Senak gobernatzen nau idazterakoan, ez aldez aurretik finkatutako asmoak”

Gorabehera handiko bizimodua izan ondoren zahartzaroa lasai bizi nahi duen emakume bat du protagonista Arantxa Urretabizkaiaren (Donostia, 1947) Azken etxeanobelak (Pamiela). (Irakurri +)

Amaia Egidazu: “Kultura tradizionalaren sinbologiaren indarra aldarrikatzen da ‘Dorotea’n”

Zorioneko da Amaia Egidazu. Berak idatzi eta marraztutako Dorotea album ilustratuak irabazi du aurtengo Etxepare saria. Horri esker Pamielak argitaratu berri du durangarraren lehen liburua. (Irakurri +)

Joseba Sarrionandia: “Ez nuke kultura baztertu bateko funtzionarioa izan nahi”

Gauzak direna balira saiakeraren karietara hurbildu gara Joseba Sarrionandiarengana (Iurreta-Durango, 1958). Habanako gaukaria izeneko sortaren hirugarren liburua da, Pamiela argitaletxearen eskutik argitaratuta. Egitasmo xume baten hiruko biribila. 

Nondik nora Habanako gaukaria trilogia? Trilogia izateko asmoz hasi zenuen egitasmoa?

Liburu bat izan zen lehenengoa, Bizitzea ez al da oso arriskutsua? Liburu bat ikuspegi, idazkera eta erreferentzia batzuekin egiten da. Beste bi atera zaizkit gero irizpide berberekin.

Saiakera liburuak dira, baina egunerokoak edo dietarioa ere badira.

Saiakera uste dut dela interesgarriena, idazkera apur bat esperimentalean. Egunkari moldea metodo edo diziplina bat da batez ere, ez da diario intimoa esan daitekeena. (Irakurri +)

Antton Valverdek bost poetaren olerkiak musikatu ditu

Hitzak hots poesia kantaldia izan zen lehenengo, eta liburuxka eta dvd bihurtuta dator orain, Pamiela argitaletxearen eskutik. Arantxa Urretabizkaia, Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Miren Agur Meabe eta Tere Irastorzaren olerkiei Antton Valverdek jarri die musika. Orkestra osoaren zuzendari, ostera, Anjel Lertxundi aritu da.

Musika eta poesia aspaldiko adiskideak dira Euskal Herrian. Bide luzea egin dute elkarri lagunduta. Anjel Lertxundiren irudiko, “poesia irakurketaren bidez zabaldu da gehien, baina musikak asko lagundu dio hainbat testu ezagutarazteari. Lizardik eta Lauaxetak, adibidez, ez lukete gaur daukaten oihartzunik kantariek emandako aupadarik gabe”. (Irakurri +)