47. Durangoko Azokaren kronika

Durangoko Azokako 47. edizioak ateak itxi ditu datorren urtera arte. Gaurko eguna kontaketa egiteko eguna izaten da argitaletxe askorentzat. Guk ere biharamun egun hau erabiliko dugu lau egun mamitsu hauetan gure idazleen eta musikarien inguruan gertatu direnak laburbiltzeko.

Osteguna indartsu eta ilusio handiarekin hasi genuen. Bagenekien iluntzean, San Agustin aretoan, Benito Lertxundiri Argizaiola Saria emango ziotela. Hala ere, eguna bukatu baino lehen bazegoen zer bisitatua azokan.

Lau egunetan zehar gertatutakoa laburbilduko dugu ondorengo ataletan:

 

 

 

Argizaiola saria

Lehenago aipatu bezala, Benito Lertxundik jaso zuen Argizaiola saria euskara eta euskal kulturaren alde egindakoagatik. Guk esandakoak baino musikariak adierazitakoak garrantzia gehiago duenez, onena berak sari-ematean esandakoak berreskuratzea izango da.

 

Idazleak eta musikariak euren liburu eta diskoak sinatzen

Lau egun hauetan, artista ezagun asko izan ditugu gure erakusmahaietan aurten kaleratu dituzten azken lanak sinatzen. Hementxe horietako batzuk: Toti Martínez de Lezea, Karmele Jaio, Betagarri, Iban Zaldua, Izaki gardenak, etab.

 

 

 

 

       

Lau egunetako argazki albuma ikusteko (Flickr)

 

Aurkezpenak Areto nagusian

Azokako egunetan zehar, idazle asko pasa dira Gerediagako Areto Nagusitik. Ostegunean, Joseba Asiron eta Angel Rekaldek “1512. Nafarroaren konkistaren ondorioak” liburua aurkeztu zuten. Liburu hau Euskal Herriko Historialarien III. Biltzarraren lekukoa da.

Arratsaldean, Juan Jose Ibarretxek “El caso vasco” liburua aurkeztu zuen jendaurrean. Ondoren, elkar Banaketako erakusmahaian izan zen liburuak sinatzen.

Ostiralean, José Félix Azurmendik “PNV-ETA. Crónica oculta” lanaren nondik norakoak kontatu zituen. Aurkezpen jendetsua izan zen.

Hirugarren egunean, Toti Martínez de Lezeak “Urak dakarrena” kontakizun liburua aurkezteko aukera paregabea izan zuen. Liburuaren booktrailerra erakutsiz hasi zuen aurkezpena idazle gasteiztarrak. Ikusmina sortu zuen.

Azken egunean, aurkezpen bikoitza izan genuen. Lehenengo, eguerdiko 13:30ean Itxaso Araque gazteak “Damutzen ez direnak” eleberria aurkeztu zuen lehenengoz jendaurrean. Elkarrizketa itxura hartu zuen aurkezpenak. Bigarren aurkezpena, Mikel Albisu eta Xabier Zugarramurdiren “Bidasoa. Kontrabandisten bidea” lanaren aurkezpena izan zen. Albisu kontrabandisten proiektuaren inguruan aritu zen.

           

 

Ahotsenea (kontzertuak + aurkezpenak)

Ahotsenean ere jo ta su aritu ziren gure musikariak. Izaki gardenak, Gozategi eta Xabi San Sebastian band izan ziren protagonistak. Hiru kontzertuetan ere, jendea bildu zen karpara. Hementxe bertan grabatutako hiru bideoak:

     

Karpa handi honetan, kontzertuak eskaintzeaz gain, liburuen inguruko solasaldiak ere egin ziren Edorta Jimenezen gidaritzapean. Idazle eta ilustratzaileen artean, Xabier Etxeberria, Karmele Jaio, Castillo Suarez, Iraia Okina eta J.M. Olaizola “Txiliku” izan ziren. “Udazkeneko lorea“, “Ez naiz ni“, “Urtebetetze festa“, “Ilargia esnatu da” eta “Piztiarioak” izan ziren, hurrenez hurren, landutako liburuak.

 

Plateruena

Elkar argitaletxean diskoa kaleratu duten taldeen artean, Plateruenako izarra Betagarri izan zen. Talde gasteiztarrak “Zorion argiak” disko bikoitza aurkeztu zuen. Giro aparta izan zen bertan.

 

Gerediagaren balorazioa

Ohikoa den bezala, azokako azken egunean, Gerediaga Elkarteak azokako balantzea egiten du. Atzo ere halaxe egin zuen. Balantzea 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina