Paradisu Zinema 1. Musika Beka

Atzo, Paradisu zinema, musika beka aurkezpena.

Iñigo Muguruza musikaria gogoan, Elkar Argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak I. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia egin dute, musikarien lanak sustatu eta laguntzeko asmoz.

Bekaren oinarriak honakoak dira:

  1. Deialdi honetara, musika lanak grabatzeko proiektuak aurkez daitezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Beka deialdia diskoa grabatzeko eta argitaratzeko da.
  2. Parte hartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu:
    1. Egin nahi duen sormen lanaren azalpena, 1-3 orri bitartekoa, egin nahi den proiektuaren aurkezpena eginez.
    2. Egin nahi den lanaren lagin bat, gutxienez kantu biko grabaketa.
    3. Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua. (Egileei buruzko informazioa Elkar Argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak gordeko dute erabakia hartu arte).
  3. Proiektuak, 2023eko martxoaren 22tik ekainaren 30a arte bidal litezke helbide hauetako batera: paradisuzinemabeka@elkar.eus / Elkar MUSIKA. Haizpea industriagunea 1. 20150 Aduna. Gipuzkoa.
  4. Jasotako proiektu guztiak Elkar Argitaletxeak, EHZ festibalak eta Antxeta Irratiak osatutako epaimahai batek aztertuko ditu. Epaimahai horrek erabakiko du irabazlea. Epaimahaia honako lagunek osatuko dute: Joana Barbier (EHZ Festibala), Andres Camio (Elkar Musika), Maia Muruaga (Antxeta irratia). 2023ko irailean emango da ezagutzera bekaren irabazlearen izena. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz dezake epaimahaiak.
  5. Bekak 10.000 euroko balioa izango du eta era honetara bideratuko da: %50a Elkar estudioko orduetan emango da grabaketa eta edizio lanetarako; gainerako %50a argitalpen kosteak eta honen sustapena bideratzeko erabiliko da, eta honez gain, 2024ko EHZ festibalean jotzeko aukera eskainiko zaio irabazleari.
  6. Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, lan amaitua Elkar Argitaletxeari helarazteko eta epaimahaiaren onespena jasotzeko. Luzera aldez aurretik zehazten zaila bada ere, gutxienez 10 kanta izan beharko ditu azken lanak. Bitarte horretan egileak hasierako proiektua aldatu nahi izango balu, Elkar Argitaletxeari, EHZ Festibala eta Antxeta Irratiari eman beharko dio aldaketaren berri eta epaimahaikoen onespena jaso. Horrez gain, irabazleak proiektuaren berri emango die hiru hilero Elkar Argitaletxeari, EHZ Festibalari eta Antxeta Irratiari.
  7. Bekarekin sortutako musika lanaren jabetza egilearena izango da. Alabaina, lan horrek ezingo du beste inongo beka edo saririk jaso, ez laguntzaren aurretik ez eta ondoren ere, argitaratu osteko sariak izan ezik. Elkar Argitaletxeak gordeko ditu argitaratze eskubideak. Proiektua aurkeztuko duenak ezin du izan Elkar argitaletxearekin argitaratzea eragotzi dezakeen konpromisorik beste ekoizle batekin.
  8. Lana argitaratzen denean, Elkar argitaletxearen eta egilearen artean argitalpen kontratua sinatuko da. Epaimahaiak onespena ematen duenetik, gehienez ere 12 hilabeteko epean kaleratu beharko da lana, eta bertan bekaren aipamena egingo da nahitaez.
  9. Beka-deialdi honetan parte hartzeak bertako oinarriak ontzat ematea dakar. Horien ulermenean zalantzarik balego, antolatzaileari dagokio erabakitzea.

Argibide gehiagorako: paradisuzinemabeka@elkar.eus

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina