La hija de Robert Poste – Stella Gibbons
La hija de Robert Poste – Estella Gibbons – Impedimenta
La hija de Robert Poste tituluaz eta Impedimenta argitaletxeaz hainbeste kritika on entzun ondoren, gabonetako opari eskatu nuen, eskuratu, berehala hasi nintzen irakurtzen eta amaitu nuen arte ondoan izan nuen.
1933an Prix Femina-Vie Heureuse sariaren irabazlea den liburu hau, XX. mendeko ingeles literaturako nobela komiko perfektuenetakoa kontsideratua dago.
Robert Poste zenaren alaba, umezurtz geratu zen 20 urterekin gurasoen gripea edo izurria zela medio. Jaso zuen hezkuntza “garestia, kirolaria eta luzea” izan bazen ere, gurasoak hiltzean behartsua dela konturatzen da eta bizitzan aurrera egin behar du nola edo ala. Horrela dio liburuak, “de su padre heredó una férrea voluntad y de su madre unas pantorrillas soberbias”. Baina berak argi dauka ez bata eta ez bestea ez direla berak behar dituen erremintak bizitzan aurrera egiteko.
Beraz, zer egin erabakitzen duen artean, Smiling izeneko lagun batekin geratzen da bizitzen. Baina honen esanei kasu handirik egin gabe (bera ez zen lan egiteko jaioa eta ez zuen ezkondu nahi!), familiarteko batzuen etxera joaten da bizitzera, han bizi eta zaindu dezaten. Aukera desberdinen artean, Cold Comfort Farm etxaldera jotzen du, Starkadder familiarengana, Ingalaterrako barnekaldeko herrixka batean bizi den familia basatia. Baina, Flora ez dago bizitza honetara ohituta eta zerbait egin behar du hori zuzentzeko. Gainera, bertako pertsonaiak ere oso bereziak dira: Amos, Jainkoak deitua, Seth, bere sexualitatearen momentu altuenean dagoena, Meriam, urtero “parravirgen” loraldian haurdun geratzen den pertsonaia eta nola ez, Ada Doom matriarkatua, urte osoa bere gelan ematen duena, urtean behin jaisteko familitartera kontatu eta gogoraraztera txikia zenean “egurtegian zerbait zikina ikusi zuela”.
Florak hau guztia ikusita, bertako bizitza zuzentzea eta ordenatzea erabakitzen du benetan ohartu gabe zenbateko lana izango duen. Egoera gogorrak pasatzen baditu ere, umorerik ez da falta momentu guztietan, beti era positibo eta baikorrean aurrera eginez.
Grazia eta asmamen handiz idatzitako liburua da, elkarrizketek zentzu bikoitza daukate, pertsonaia bakoitza bestea baino bitxiagoa da, egoera guztiak zein baino zein zentzugabeagoak.
Bromaz beteriko liburua honetan, egoera eta pertsonai higuingarri bakoitzari sinpatia hartzea lortzen du Stella Gibbons idazleak eta Flora bera ere, maitagarri bihurtzen du, nahiz manipulatzaile eta lotsagabe iruditu askotan.
Portadari dagokionez, baserriko urtaroak “parravirgen” loralditan neurtzen zirenez, portada bera parravirgen landarea da.