Apaindu oparien ospakizuna!

Eguberrietarako bereziki ekarritako paper, poltsa, xingola, lokarri eta kutxa koloretsu apainak daude elkar paper-eko apal eta hormetan. Eguberrietako oparien prestakuntza lehenik, eta ondoren, pinu alboko edo zapatapeko ospakizuna politagoa izango da, erregaluak kolore eta distiraz bildu baldin badira aurretik. Izan ere, barrua bezain opari izan daiteke azala ere, lehenengo begietatik sartzen baitzaigu. Aukera zabala dago, bai pakete biltzaile trebe eta saiatuentzat, eta baita zailtasun handirik gabe ondo asmatu nahi dutenentzat ere.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina