Beharrezkoa profanoentzat
Azken aldian eta finantza arazoak eta krisi ekonomikoa direla eta, ekonomiari buruzko berriak ugaldu egin dira hedabideetan eta bere terminoak, lengoaia eta teoriak sartu dizkigute begi eta belarrietatik. Baina, benetan dakigu zertaz hitzegiten ari diren? Ulertzen dugu esaten dutena? Egia berdaderoak bezala saldu dizkigute zenbait teoria eta Jainkoaren berba omnipotente bezala, irentsi egiten ditugu eta koadrilako solasetara iritsi dira, denok jakitun bagina lez. Baina, hain dira berdaderoak egia hauek? Liburu honetan (liburuxka tamaina aldetik) egia eta teoria horien (10 konkretuki) salaketa egin dute lau ekonomista frantsesek, eta horretaz gain aurre egiteko eta eztabaidarako 22 neurri proposatzen dizkigute ikuspuntu zientifiko batetik (ekonomia zientzia den neurrian).
Adibidez, zor publikoa handitu egin da Europan finantza merkatuei (bankuei batez ere) laguntzeko eta hauek era berean zor publiko horrekin espekulatu egiten dute herrialdeen sistemak larrituz eta ajuste programak inposatuz., ajuste hauek, gastu sozialetatik kentzen direla. Hau da, neoliberalismo oso batera iritsi arte, non desberdintasunak handituz joango diren.
Teoria eta informazio uholde honen kontrako argudioak hemen topatuko ditugu, labur, zehatz eta hizkuntza ekonomikotik kanpo. Beharrezkoa profanoentzat, manifiestoak 4000 sinadura (profesionalak) lortu ditu dagoeneko. Zabaldu dezagun!