Bilbo Sketch koaderno-margo maratoieko irabazleak

Apirilaren 27an Bilbo Sketch koaderno-margo maratoia egin zen Bilboko kaleetan zehar. Eguraldi tristea izan zen arren, ia 200 parte-hartzaile ibili ziren Bizkaiko hiriburuko lekurik enblematikoenak margotzen: Guggenheim Bilbao Museoa, Uribitarte pasealekua, Plaza Berria, Zazpikaleak (Alde zaharra) eta BilboRock.

Bilbo Sketch koaderno-margo maratoieko epaimahaiak dagoeneko erabakia hartu du. Hauxek dira irabazleen izenak eta kategoriak:

Koaderno onena: Jorge Moreno

Jorge Moreno koaderno onena

Marrazki onena: Unai Goieaskoetxea

Unai Goieaskoetxea marrazki

Haurren artean lanik onena: Ander Lopez (14 urte)

Ander_Lopez Haurrak

Aipamena: Iñigo Fernandez + familia (familian eginikoa)

Iñigo Fernandez

Parte-hartzaileak gustura ibili ziren Bilboko txokoetan marrazten eta horren eredu dira jasotako kalitatezko lanak. Lan horiek ikusteko aukera izango da maiatzaren 17tik ekainaren 2ra Bilboko elkar aretoan jarriko den erakusketan. Lehenengo egun horretan ere sari banaketa izango da.

Hementxe duzue Bilbo Sketcheko argazki bilduma

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

2 Comments

  1. MUY BUENOS! ZORIONAK A TOD@S!!!
    PARA CUANDO EL SIGUIENTE BILBO SKETCH???

    • Elkar Komunikazioamaiatza 13, 2013 at 8:59 am · Reply

      Eskerrik asko Irantzu. Todavía no sabemos cuándo vamos a hacer otro BilboSketch. Cuando sepamos os avisaremos. Un saludo.

Utzi zure Iruzkina