Bilbo Sketch – Koaderno – margo maratoia

Bilbo sketch

Bilboko kaleak margolariz beteko dituen koaderno-marrazketa maratoia.

Bilbo Sketch Maratoia:

Apirilaren 27an, larunbatean, goizeko 10:30ak eta 12:00ak artean Bilboko Licenciado Poza kaleko elkar liburu-dendatik pasa behar duzu. Bertan maratoian parte-hartzeko beharko duzun materiala emango dizugu:

–          Moleskine kuaderno konpultsatu bat.

–          Bilbo hiriko mapa bat.

Arratsaldeko 19:00ak arte izango duzu marrazteko denbora. Ordu hori baino lehen zure koadernoa utzi beharko duzu Licenciado Poza kaleko elkar liburu-dendan.

Mapa eta eguneko lana:

Guk emango dizugun hiriaren mapan marraztea derrigorrezkoa diren bost elementu edo zonalde markatuta daude:

–          Guggemheim Bilbao Museoa.  

–          Uribitarte Pasealekua.

–          Plaza Berria.

–          Zazpikaleak (alde zaharra).

–          BilboRock eliza.

Lehiakide bakoitzak bost leku hauetan gutxienez marrazki bat  egin beharko du, baina hauez gain,  koaderno berean aurkeztu beharko ditu Bilboko hirian zehar egindako nahi adina marrazki: barrukaldeak, kanpokaldeak, subjektuak, objektuak, eszenak, eta abar.

Zein teknika erabili behar da?

elkar-ek lehiakide bakoitzari Moleskine kuaderno bana emango die. Derrigorrezkoa izango da marrazkiak bertan egitea, baina marrazketa teknika guztiz librea da eta beraz, margolari bakoitzak nahi dituen margo eta materialak erabil ditzake.

Kategoriak eta sariak:

  1. Kategoria: Helduak, 16 urtetik gorakoak (adin honetakoak barne).
  2. Kategoria: Haurrak, 15 urtetik beherakoak (adin honetakoak barne).

Hiru mailatako sariak emango dira: “erreportai onena”, “marrazki onena” eta “haurren lan onena”.

Epaimahaia elkar-eko ilustratzaile eta diseinu taldeak osatuko du.

Izena emateko:

Izena-emateko epea luzatu dugu Bilbo Sketch egingo den eguna arte. Eguna baino lehenago izena-emateko, formularioa bete eta Bilboko elkar liburu-denda batean utzi behar duzu edo aretoa@elkar.com helbidera bidali. Formularioa hemen deskargatu ezazu: IZENA EMATEKO FORMULARIOA.

Lanak eta eskubideak:

Parte hartzaileek marraztutako Moleskine libreta elkar liburu-dendan uzten dutenean, marrazki horien eskubideak Euskal Kulturgintza S.A.renak izatera pasako dira. Euskal Kulturgintza S.A.k irudi horiekin lehiaketa promozionatu ahal izango du eta erakusketa batean ere erakuts ditzake.

Hala ere, lehiaketa amaitu eta bi hilabetetara, margolariak bere Moleskine kuadernoa berreskuratu ahal izango du hala eskatuz gero. Elkar liburu-denda batean jaso beharko du bere kuadernoa.

Zatoz kalean marraztera!

OHARRA: Informazio gehiago nahi baduzu 943 310301 telefonora deitu dezakezu (Lierni).

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina