
Argazkia: JOSÉ LUIS LARRIÓN
Nobela berri batekin dator Alberto Ladron Arana (Iruñea, 1967), euskal thriller egile ospetsu eta jarraituena: Dena eskaini nizun. Emakume baten tratu txar eta desagertzea ikertuz, irakurleek estimatzen dizkioten erritmoa, jakin-mina eta sorpresak nabarmentzen dira. (Irakurri +)
Zelan  eragin  ohi  dio  toki  batek  denboraren  igaroari?  Zelan  denborak  lekuari?  Eta  zein  da  bizi-esperientziak  eragindako  aldaketa  garai  batean  izandako  nerabearengan?  Noiz  kontatu  eta  nola  esan  kontu  garrantzitsuak  izanagatik,  zintzotasuna  izango  da  bi  lagunen  arteko  zubia.  Musikak,  sexuak,  literaturak  eta,  batez  ere,  eskutitzek  bilbatuko  dituzte  Azken  Portuko  Postdatak  eleberriaren  une  zehatz  bi:  hamar  urte  bereizita  egon  ostean,  paper  zuriaren  aurrean  idazteko  protagonistek  egingo  duten  biluztea;  eta,  bestearen  eskutitzaren  irakurraldia,  jakin-minez  zein  beldurrez  beteta.  (Irakurri  +)
Behi  euskaldun  baten  memoriak,  Bernardo  Atxagaren  liburua,  MO  nobela  grafikoa  bihurtu  dute  Juan  Suarez  marrazkilariak  eta  Pello  Varela  gidoilariak.  Varelarekin  hitz  egin  dugu  liburuaz.  (Irakurri  +)
Jeanne  Ashbé  (Brusela,  1955),  txikienentzako  liburugile  eta  ilustratzaile  arrakastatsua  da,  mundu  mailan  ezaguna  eta  saritua.  Fintasuna,  enpatia,  neurritasuna  eta  sugerentzia  dira  bere  lanen  ezaugarri  azpimarragarri  batzuk.  Bizitzatik  liburura  eta  liburutik  bizitzarako  ibilbideak  proposatzen  dizkio  haur  zein  helduari,  bide  horretan,  emozio,  bizipen  partekatu  eta  hizkuntza  truke  aberasgarriei  azaleratzeko  aukerak  emanez.  (Irakurri  +)
Pruden  Gartziak  (Oñati,  1964)  saiakera  berri  bat  ondu  du:  Euskaldun  fededun,  hainbat  libururen  iruzkinetatik  abiaturik,  esaera  ospetsu  horren  goitibeheitiak  aztertzen  dituena:  ea  hala  izan  den,  noiztik,  noiz  arte  eta  zergatik.  (Irakurri  +)
Josefa,  neskame  du  izena  Alaitz  Melgar  Agirrek  (Barakaldo,  1984)  Tene  Mujika  bekaren  laguntzaz  idatzitako  lehen  liburuak.  Printzipioz  bere  amonaren  biografia,  baina  barrura  sartu  ahala  beste  osagai  asko  dituena.  (Irakurri  +)


