Arrakasta izeneko erreportajesaiakera atera berri du Jasone Osorok, gai horretaz hausnarrean eta berbetan hainbat arlotako sortzaile eta profesionalekin: Itziar Ituño, Gorka Urbizu, Harkaitz Cano, Izaro, Jon Garaño, Eneko Atxa, Aizpea Goenaga, Markel Irizar, Porrotx… (Irakurri +)

Patxi Zubizarreta (Irudia: Zaldi ero)
Memoria-ariketa harrigarria egin du Patxi Zubizarreta idazleak liburu berrian: Sakonean, itsasoa ikusten da. Miangolarratarren uberan (Txalaparta, 2023). Gernikako familia baten hari-muturrari tiraka, erbestealdia osatu du, eta itzulera. Eta, bidean, gure historiaz jabetzeko nahi beste pertsonaia eta gertatu gurutzatu, eta eskaini digu lan eder bat irakurleoi, ohi duen finezaz. (Irakurri +)

Felix Arrieta (Irudia: Elkar)
Zaintzaren hariak. Oihal berri baterako bideak ehuntzen liburuarekin Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko graduko irakasle Felix Arrietak (Donostia, 1982) gakoak eman nahi izan ditu egun zaintza sistemak dituen gabeziak ikusten laguntzeko eta sistema osoago baterako urratsak nola egin daitezkeen iradokitzeko. (Irakurri +)
Liburuaren izenburua ezaguna egingo zaio askori: Joxe Arregik (Asteasu, 1951-Madril, 1981) presokideei esandakoa Carabanchelgo erizaindegian sartu zutenean, hainbat egunez poliziaren torturapean egon ondoren. Idazleak “Itziarren seme-alaba guztiei” eskaintzen die liburua. (Irakurri +)

Juan Kruz Igerabide (Argazkia: Jon Miranda)
Gogoeta pertsonal literarioak bildu ditu Juan Kruz Igerabidek (Aduna, 1956) Ura saltoka saiakeran. Naturaz eta kulturaz hausnartu du bizipen pertsonaletatik abiatuta eta gogoetak osatu ditu bizi osoan zehar bidaide izan dituen erreferentzia teoriko, literario eta filosofikoekin. (Irakurri +)

Goiatz Labandibarrek (Oiartzun, 1985) 


