2018-05-12 larunbata / sábado
GOZATEGI Zeanuri (Bizkaia), Plazan
2018-05-13 igandea / domingo
KONTUKANTARI Bergara (Gipuzkoa), Zabalotegi aretoan.
2018-05-17 osteguna / jueves
BEÑAT ACHIARY/ JOSEBA IRAZOKI/ JULEN ACHIARY Elgoibar (Gipuzkoa), Sototoko hotsaken.
2018-05-19 larunbata /sábado
BENITO LERTXUNDI Ordizia (Gipuzkoa), Majori kiroldegian, 22:00etan.
2018-05-19 larunbata / sábado
GOZATEGI Abadiño (Bizkaia), San Trokazen.
2018-05-19 larunbata / sábado
GOZATEGI Tolosa (Gipuzkoa), Merkataritza gunean
2018-05-19 larunbata / sábado
MIKEL URDANGARIN Ginoza (Okinawa), Garaman Hall Lobbyn.
2018-05 20 igandea /domingo
MIKEL URDANGARIN Onna (Okinawa), Coconut Moonen.
Iragan ekainean estreinatu zuten Nur eta Herensugearen Tenplua 65 minutuko film luzea, eta zinema aretoetan izan ondoren, DVD formatura ekarri berri du Elkar argitaletxeak Lotura ekoizetxearekin elkarlanean.
Logika jolasak maite zituen Juanba Berasategi zinemagileak, eta, diotenez, frogak jartzen zizkien Lotura Films ekoizpen etxeko lankideei sarri. “Zein da autoak estaltzen duen zenbakia?”, galdetzen zien marrazki bat eskutan zuela: irudian zenbakitutako aparkaleku bat, auto batekin: 16, 06, 68, 88, autoa, eta 98. “Zein da autoak estaltzen duen zenbakia?”. Irudi horrekin hasten da Nur eta Herensugearen tenplua euskarazko film luzea, Berasategik zuzendutako azken pelikula. Toti Martinez de Lezea idazlearen eleberrian oinarrituta dago eta balio hezitzaileak transmititzea du helburu.
Berezia da Nur eta herensugearen tenplua, euskarazko animaziozko pelikulak egiten lehena izan zenaren azken lana baita. Aitzindaria izan zen Berasategi, 1985ean, Kalabaza Tripontzia euskarazko animaziozko lehen film luzea sortu zuenean. Ordutik erreferentea izan da zinemagilea. Bi urte dira Martinez de Lezea idazlearen Nur ipuin bilduma arrakastatsuaren ale bat aukeratu eta pantailaratzeko erronka hartu zuenetik. Hark zuzendutako azken filma da, hain zuzen, Nur eta Herensugearen tenplua, iazko apirilaren 28an hil baitzen zinemagilea, 66 urte zituela, minbiziaren ondorioz. Guztira, 40 lagunek baino gehiagok parte hartu dute filma sortzeko prozesuan. Eneko Olasagastik sortu du gidoia, eta Joserra Senperenak, berriz, musika. (Irakurri +)

Gartxot Unsain da azken edizioko irabazlea
Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, Jokin Zaitegi Sariketa antolatzen dute, aurtengo Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko erabiliko dena, ondorengo oinarrien arabera:
– 2017an Suediako Akademiak Kazuo Ishiguro idazle japoniar-britainiarrari eman dio Literaturako Nobel Saria, eta Jokin Zaitegi Sariketa honen helburua idazle horren The Remains of the Day eleberria itzularaztea da.
– Liburu hori itzultzeko gogoa eta gaitasuna dituen edonork har dezake parte lehiaketa honetan. Horretarako, antolatzaileek proposatutako pasartea euskaratu beharko du, eta egindako lana AED Elkartera bidali: aed@aedelkartea.eus helbidera. Dokumentu bi igorri behar dira mezuaren barruan: batean, itzulpena bera aurkeztuko da, ezizen batekin; bestean, ezizen horren ostean dagoen egilea nor den azalduko da, harremanetan jartzeko moduarekin batera. Lanak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 22an amaituko da.
– Itzuli beharreko testua antolatzaileek jarriko dute partehartzaileen esku.
Hemen duzu lagina: Darlington Hall (.pdf)
Apirilaren 23an, igandean, Liburuaren eguna ospatuko da. Urtero bezala, egun horretan hainbat azoka izango dira Euskal Herrian zehar. Hemen horietako batzuren informazioa.
Bilbo, apirilak 23, Areatzan (9:30 – 20:00).
Donostia, apirilak 23, Gipuzkoa enparantzan.
Sinatzen: Sergio Pereira El hijo del capitán, 12:00-14:00
Ana Malagon, Gelditu zaitezte gurekin, 12:30-13:30
Ibon Martin El último Akelarre, 11:30-13:00 eta 17:30-19:30.
Gasteiz, apirilak 22-23, elkar liburu-dendan (San Prudencio 7).
Sinatzen: Samuel Vernal El rencor de la montaña insomne,
(apirilak 23), 12:00-14:00.
Iruñea, apirilak 24, Carlos III (10:00-21:00).
Irun, apirilak 23, Ensantxe plazan (11:00-20:00).
Nola deskribatuko zenuke Besarkada ipuin ilustratua?
Album ilustratu bat da, nire koplez eta Maite Gurrutxagaren ilustrazioz osatua. Besarkada bat osatu nahi izan dugu poesiaren eta artearen bidez, samurtasunaren eta fintasun kromatikoaren artean. Haragizko besarkadan nola, bat egiten dute mundu sinbolikoak eta fisikoak, intuiziozkoak eta poetikoak. Bidaia bat da biltzearen eta askatzearen artean, bizitzaren eta heriotzaren arteko kulunkan.
Besarkada kantua ere bada: koplekin abesti bat sortu dugu; eta bizia ere bada: Maiteren ilustrazioak animazio bilakatu baititugu. Dena bildu dugu liburu txiki batean. (Irakurri +)
Liburu egunari begira egitarau zabala antolatu du gremioak. Aste honetan zehar aurkezpen ugari izango da apirilaren 23ko egun horri begira. Egunean bertan, idazle ugari izango da Donostiako, Bilboko eta Getxoko erakusmahaietan euren lanak sinatzen. Gainera, gogoratu egun horretan % 10eko deskontua izango dela bai azokan erosten diren liburuetan, baita elkar liburu-dendetan, eta baita elkar.eus webgunean ere.
Ondorengo idazle hauek Donostiako, Bilboko eta Getxoko azoketan izango dira: (Irakurri +)