Felipe Juarisitiren liburu gomendioa: Ixiar Rozasen “Beltzuria”
 
  Oroimena  hitza  da;  eta  hitza,  ahotsa.  Ahots  galdutakoen  bila  abiatu  da  Ixiar  Rozas  Beltzuria  liburuan,  jakiteke,  edo  erabat  jakiteke,  aurkituko  ote  dituen.  Oroimena  ez  da  ez  on  ez  gaizto,  daukaguna  da.  Oroimenaren  bidez  ekar  dezake  Ixiar  Rozasek  gaurko  egunera  Franzisko  Elizalde  Zelaieta  Xamuioren  bizitza.  Oroimenaren  bidez  joan  daiteke  bera  orainetik  iraganera,  eta  bere  burua  aurkitu  Xamuio  izan  zen  gizonaren  baitan.  Bere  izaera  eta  egoerak  ulertzeko  bestearen  izaera  eta  egoerak  ezagutu  behar  baititu.  Ezagutzetik  dator  ulermena,  eta  bilatzetik  aurkikuntza.  Mundu  asko  dira,  eta  guztiak  ez  daude  hemen,  oroimeneko  lurraldean  baizik,  non  ahotsak  biltzen  diren  eta  esku  batek  laztan  ditzakeen.  Oroimenaren  bidea  egin  du  Ixiar  Rozasek,  hitzei  eta  soinuei  erreparatuz,  bidaide  balira  bezala.  Bidea  ez  da  ez  lau  ez  zuzena  ere,  inguruka  azaldu  ohi  da.  Soinu  bat  dastatu  eta  oroimenaren  dantza  hasiko  da,  jira  eta  bueltaka.  “Beltzuri”  esan  eta  iragana  erortzen  da,  euri  tematiaren  indarrez.

 Español
 Español