Gerra Zibila, irakurgaiak
Xabier Mendiguren & Alberto Barandiaran


 


Segidan zerrendatzen ditugun liburu guztiek Gerra Zibila aipatzen dute nolabait. Alberto Barandiaran kazetariak eta Xabier Mendiguren editore eta idazleak lagundu digute zerrenda osatzen. Albertok Kalegats aldizkarirako 2002an landutako artikulua eta bertan aipatzen zituenak abiapuntu hartuta, Xabierren laguntzaz osatu dugu zerrenda. Eskerrik asko biei. 
Egun eskuragarri dauden liburuak bakarrik sartu ditugu hemen, ez daude, beraz, euskaraz gaiaz idatzitako guztiak, ezta Alberto eta Xabierrek proposatutako guztiak ere. Alabaina, gaian sakondu nahi izanez gero, bada non aukeratu. 
Liburuekin batera beste lau liburuxka erantsi ditugu, bakoitza bere diskoari loturik, Gerra Zibilari buruzko dokumentu ederrak lauak.
Gaztelerazko liburuen proposamena, aldiz, Iñaki Egaña historialariak egin digu.

 

Euzkadi merezi zuten– Koldo izagirre – Susa

Gerezi denbora – Inazio Mujika Iraola – Alberdania

Azken fusila – Edorta Jimenez – Susa

Consummatum est – Joan Mari Irigoien – Elkar

Urtebete itsasargian – Miren Agur Meabe – Elkar

Udaberririk ankerrena – Unai Iturriaga & Alex San Vicente – Elkar

Gerla urte, gezur urte – Fermin Irigaray, Larreko – Pamiela

Agirre – Aitor Zuberogoitia – Elkar

Paperezko hegazkinak – Lutxo Egia – Susa

Errautsen distira – Xabier Mendiguren – Elkar

Bihotz bi – Ramon Saizarbitoria – Erein

Soinujolearen semea – Bernardo Atxaga – Pamiela

Kolosala izango da – Joseba Sarrionandia – Txalaparta

Antzararen bidea – Jokin Muñoz – Alberdania

Aulki jokoa – Uxue Alberdi – Elkar

Golgota – Xabier Montoia – Elkar

Azken tranbiaren itzala – Jose Inazio Basterretxea – Elkar

Gu bezalako heroiak – Iñaki Irasizabal – Elkar

Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik – Ignazio Aiestaran – Elkar

Ez dadila eguzkia sartu – Xabier eta Martin Etxeberria – Elkar

 

AGUR INTXORTA MAITE - Joseba Tapia

 

BAT HIRU - Mikel Laboa

 

LA TIERRA ESTÁ SORDA - Barricada

 

NON DIRA - Bide ertzean

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

1 Comment

  1. Edorta Jimenezen KILKERREN HOTSAK nobela ahaztezina da:
    http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuak.pl?lib=narr53

Utzi zure Iruzkina