Jakin hamalau laguneko talde berri batek hartu du bere gain, Lorea Agirre zuzendari dela
 Jakinek  zuzendaritza  berria  du.  Hernaniko  Orona  Ideo  Berrikuntza  Gunean  egin  den  ekitaldian  aurkeztu  da  zuzendaritza  berria,  eta  baita  Lorea  Agirre  zuzendari  berria  ere.  Agirre  kazetaria  eta  kulturaren  eremuko  ikertzailea  da.  Talde  berrian  Joan  Mari  Torrealdai  ere  izango  da,  azken  37  urtean  Jakineko  zuzendari  izan  dena.  Horrela,  talde  historikoaren  eta  berriaren  arteko  lotura  ez  da  etengo.  Bi  horiekin  batera  beste  hamabi  lagun  ariko  da,  euskal  kulturaren  baitan  aski  ezagunak  denak  ere.  Literatura,  komunikazioa,  antropologia,  bertsolaritza,  filosofia,  sorkuntza,  soziologia  eta  artearen  eremuko  adituak  dira,  eta  horregatik  Jakin  Talde  berriaren  ezaugarria  da  askotarikoa  eta  aberatsa  izatea.

Zuzendaritza berriko kideak:
Lorea Agirre (Jakineko zuzendaria)
Haizea Barcenilla (arte komisario eta kritikaria, eta EHUko irakaslea)
Harkaitz Cano (idazlea)
Xabier Eizagirre (Jakineko erredakzio burua)
Idurre Eskisabel (kazetaria, antropologoa eta EHUko irakaslea)
Patxi Juaristi (soziologoa eta EHUko irakaslea)
Joanmari Larrarte (Berria Taldeko marketin eta publizitate arduraduna)
Maialen Lujanbio (bertsolaria)
Imanol Murua (kazetaria)
Andoni Olariaga (filosofoa eta Hausnart aldizkariaren zuzendaria)
Olatz Osa (Elkar argitaletxeko argitaletxeen zuzendaria)
Gexan Sors (Elkar-eko marketin zuzendaria)
Joan Mari Torrealdai (Jakineko zuzendaria 42 urtez)
Eguzki Urteaga (soziologoa eta EHUko irakaslea)
Erlazionatutako Albisteak
- ← Los más vendidos de la semana – Asteko libururik salduenak 2014-05-14
- Giro paregabea Bilbo Sketch koaderno-margo maratoiaren 2. edizioan →

 Español
 Español