Hilabeteko jolasik salduenak – OTSAILA

Hauek izan dira hilabete hauetan elkar liburu-dendetan gehien saldu diren jolasak:

 story_cubes_naranja            

STORY CUBES

Bota bederatzi dadoak eta gora begira geratzen diren bederatzi marrazkiak erabiliz istorio bat asmatu. Berdin du ordenak. Berdin joka daiteke taldean edo bakarka. Irudimena nahikoa da. Beste joko bateko beste dado batzuk baliatu nahi izanez gero, aholkua da ez egitea 9 dado baino gehiagorekin, hori omen baita kopuru aproposena.

 DOBLLE             

DOBBLE

Karta guztiek dute beren artean beti sinbolo bat beridn-berdina. Aldioro hori aurkitzea da jokoaren helburua. lehenengo aurkitzen duenak ozen esan eta kartak lortzea. Aldaera ezberdin bakoitzaren arabera jokoak pilatu eta deskartatu beharko dira.

50 karta, karta bakoitzean 8 sinbolo.

 rush_hour_Deluxe                                    

RUSH HOUR

Auto gorria atera behar da buxadura eta kotxe pilaketatik. Logika espaziala lantzeko jokoa. Euskarria, 40 erronka, amaina et akolore ezberdinetako 15 ibilgailu, auto gorri 1, jokoa garraiatzeko poltsa eramangarria.

 gure_gorputza           

GURE GORPUTZA

30 piezako 2 puzzle, aurretik nahiz atzetik jolasteko.

 Cartas piratak                                

CARTAS PIRATATAK

Abentura eta estrategia. Abentura-zalea edo zentzuduna, bakoitzak bere estrategia du itsasontzia egiteko piratak etorri baino lehenago.

 Jabones y olores                                               

JABONES DE ARTISTA

Estutxe honetan, originaltasun handiko xaboiak egiteko beharrezkoak diren osagaiak daude. Bakoitzaren imaginazio eta zentzu artistikoarekin kolore ezberdinetako xaboiak sor daitezke. Horien barruan, loreak, lentejuelak sar daitezke.

 hotel_deluxe           

HOTEL DELUXE

Bihur zaitez eraikuntzaren handiki bat. Erosi lurrak, lortu eraikitzeko baimenak, eta altxatu hotelak besteek baino irabazi gehiago lortzeko.

 

 escondite_selva           

ESCONDITE EN LA SELVA

Aukeratu erronka bat. Zenbatu erronkak klase bakoitzeko zenbat irudi dituen. Jarri puzzlearen lau piezak joko taulan erronkak emandako irudiak bakarrik ikusiko diren eran, irudi horiek eta erronkak emandako kopuruan. Gainerako irudiak ezkutuan geratu behar dute. Erantzun posible bakarra dauka erronka bakoitzak. Erronken atzealdean daude erantzunak.

 zer_gara_gu                                                                                                        

ZER GARA GU / NOR GARA GU

Euskal Herriko kulturari buruz, oinarrizko gaiak ezagutzeko pentsatuta dagoen euskara errazean egindako galdera-erantzunen jokoa da. 4 karta sorta (54 karta bakoitzak), jokatzeko taula (mapa, 50 x 50 cm) eta 6 fitxa eta dadoa ditu osagai. Karta bakoitza galderei dagokien argazki banaz hornitua dago: mendia, ibaia, pertsonaia, herria, artelana, eliza, jaia? Galderen erantzun okerrak astakeriak edo barregarriak dira. Horrela, erantzun zuzena aukeratzeko, ez dago zalantzarik, eta benetako datua, jolastuz ikasiko da. 

 urkatua           

URKATUA

Asmatu beste jokalariak aukeratutako hitza, hitz hori osatzen duten letrak igarriz. Euskara-ingelesa oinarrizko hiztegia dakar.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina