Liburu-saltzaileek jaiegun bat antolatu dute
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako liburu-denetako sailtzaileek gaurkoan jai egun bat antolatu dute. Hiru probintzietako elkar liburu-dendetan ere ospakizun horrekin bat egin dute, eta egitarau anitza proposatu.
Honako aurkezpenak, akustikoak eta hitzaldiak izango dira:
Bilboko Zazpikaleko elkar-en
Seve calleja – El oso hormiguero de su majestad
Liburu aukezpena
Sinopsia:
VIII. mendean girotutako nobela historiko honetako protagonistak, Ameriketara deserriratuak diren aitaseme bizkaitar batzuk dira. Euren ibilbideari jarraiki, garai hartako Argentina eta Madrilgo gortea ezagutuko ditugu. Seve Callejak ibilbide luze eta oparoa egin du literatur munduan. Sari asko eta garrantzitsuak jasotakoa da eta ume eta gazteei zuzendutako literatur lan ugari baditu ere, helduentzat ere eleberriak idatzi ohi ditu.
Bilboko Licenciado Pozako elkar-en
Gabriel Vázquez Molina, Jabier Herreros Lamas eta Marta Sarmiento – Árboles Sanadores
Hitzaldia
Sinopsia:
Este libro trata de las relaciones entre las personas y los árboles, esos vecinos tan cercanos, tan imprescindibles, y sin embargo, a menudo poco conocidos u olvidados. Ensalza sus virtudes, cita los cuidados que requieren y descubre decenas de usos caseros que nos permitirán hacernos con sus servicios alimenticios, medicinales o cosméticos.
Bilboko Iparragirreko elkar-en
Gontzal Mendibil – Nire bihotzak zure begiak ditu
Disko-sinaketa
Nire bihotzak zure begiak ditu izenburuko 14. disko honetako konposizioetan, hitzez nekez azaldu daitezkeen sentimenduak eta burutazioak azalerazi nahi ditu kantariak: bere barru-barruan hiltzaturik dauden oroitzapenak, bizitzaren gora-behera gazi-gozoak, gizakumearen nondik-norakoa lur honetako pasadizoan, Euskal Herriari eskainitako hats maitekorraz bildurik.
Donostiako Fermin Calbetongo elkar-en
Fermin Goñi – Todo llevará su nombre
Liburu-aurkezpena
Sinopsia:
En la antesala de la muerte, Simón Bolívar es apenas una sombra de su pasado. Y no tanto por su enfermedad como por la pérdida de su influencia y de su poder, por el fracaso de sus
ambiciones panamericanas, por los odios y los escarnios que lo arrinconan, por su soledad…
Donostiako Bergara kaleko elkar-en
Lupe Lekuona – Animalien ipuinak
Ipuin-kontaketa
3 urtetik gorako haurrei zuzendutako ekimena izango da.
Gasteiz elkar-en
Kafe-kapsulakin egindako imitaziozko bitxiak
Helduentzako tailerra
Miren Lapitzek eskainiko du helduei zuzendutako tailer hau. Kafe kapsulekin imitaziozko bitxiak (belarritakoak eta brotxeak adibidez) eta orri-banatzaile originalak egiten erakutsiko dizu. Tailerra doakoa da eta materiala barne dago.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Harkaitz Canok haur eta gazte literaturako Euskadi Saria eskuratu du
- Ana Urkizaren “Mamuak” liburuaren aurrerapena →