Olaialaia, lehen emozioak ikasten

Nire lehen emozioak bilduma argitaratu du Ttarttalo argitaletxeak Olaialaiaren ibilerak plazaratzeko. Pertsonaia Marie-Agnès Gaudraten irudimenari zor zaio eta Frederic Benagliaren ilustrazioez jantzita agertu da. Eguneroko bizipenetan oinarritutako istorio bizi eta samurren bidez, irakurle txikiak bere garapen emozionalean oinarrizkoak diren sentipenetan murgiltzeko aukera izango du. Horrezaz gain, emozionalki korapilatsuak diren egoera ezberdinetatik onik nola atera deskubrituko du. Izan ere, bildumako lehenengo ipuinetan sentimendu indartsuak landuko ditu Olaialaiak: ernegua, amorrua eta poza. Lehenengoak ondo kudeatzen eta baztertzen ikasiko du. Bestea, ordea, bere inguruan nola erein.

Marie-Agnès Gaudrat umeentzako liburu eta ipuin andana idatzita dago. Eskarmentu handia dauka sektorean eta gaur egun Frantziako Bayard aldizkari talde ospetsuan ume txikienen ataleko zuzendaria da. Haurren ezagutza zabal hori eta bere idazkera trebea umeentzako albumen zerbitzura jarri ditu.

· Badakizue poza ereiten?
Olaialaia jaio zenean, pozak hazi pila erein zuen hura maite zutenen bihotzetan. Aitonak esan dio hori eta Olaialaiak
sinetsi dio, jakina, baina hobeto ulertu nahi luke: nolakoak dira pozaren haziak? Nola bereizten dira? Ureztatu egin behar al dira? Eta hala bada, zenbatetan? Orduan, aitonak azaldu dio… Pozik hazteko album gozatsua.

· Utzi bakean, ernegua!
Gaur, bai arraroa, Olaialaiak ez dauka ezertarako gogorik! Kexaka dabil eta bakean uztea nahi du. Kuxuk, bere munstro-lagun txikiak, badu susmoren bat. Jakina! Ernegua da Olaialaia sarean endredatu duena! Zelan askatu? Energiaz beteriko albuma, umore ona berreskuratzeko.

Nire lehen emozioak saileko liburuak 4 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude, eta ipuinez gain, ariketak eta psikologo eta hezitzaile aditu baten aholkuak jasotzen dituzte.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina