Sueños – Walter Benjamin
Sinbolismoz eta hunkiberatasunez beteriko bilduma
Juan Barjaren argitaletxeak, Walter Benjaminen lanaren argitaratzaileak, oraingo honetan idazle Berlindarraren ametsen bilduma eskeintzen digu. Alemaniako filosofoa entseguengatik ez ezik narratzailea bezala ere ezaguna izan ohi da. Bere idazkera teknika ezagunena, mikrorelatoa, amets kontakizun bihurtzen zaigu liburu honetan. Lan honetan Benjaminek landu zuen entsegua eta narrazioaren artean eraikitzen den pentsamendu-irudia ageri agerian dago bere hunkiberatasuna zein bere barruak bilusik aurkezteko gaitasuna bere huts hutsean azaltzen zaizkigularik. Amets bilduma Port Boun hildako egilearen “libro de los sueños” “Dirección unica”, “Infancia en Berlin” eta beste lanetatik hartuta daude Linderrek egindako biltze lan bikainaren bitartez. Liburua erreferentzi gurutzatuaz josita dago eta idatzi berberaren behin behineko agerraldi ezberdinek, azkenean burututako behinbetiko narrazioaren genealogía gisa, Benjaminen testu eraketaren prozesua ikustearen ilusioa sortzen dute.
Lanaren osagarri alde batetik Benjaminek berak ametsei buruzko iruzkin batzuk eskeintzen zaizkigu: bere entsegu lan burutsuak, surrealismoari buruzkoak, zein ametsen sinbolismoaz edota ameslariaren jarrera subjetiboaz osaturik; eta bestaldetik Burkhardt Linderrek “Benjamín ameslari bezala” lana ere. Azkenik Benjaminen lanetan interesaturik dagoenarentzat lan bitxia zein interesgarria eta Alemaniako idazlea ezagutzen ez dutenentzat sinbolismoz eta hunkiberatasunaz beteriko narrazio laburren bilduma.