Ttarttalo argitaletxeko haur literaturako udazkeneko nobedadeak
Haur literaturako ondorengo liburu hauek kaleratuko dira ondorengo hilabeteetan:
• NIRE SEKRETUEN ZUHAITZA
Album ilustratuak
Idazlea: Olivier Ka
Ilustratzailea: Martine Perrin
Itzultzailea: Miren Agur Meabe Plaza
Adina: + 5 urte
“Nire neure lorategian, sakon-sakonean, bada zuhaitz handi bat. Eta zuhaitz horretan, nire sekretu guztiak”. Olivier Ka-ren testu sentibera, Martine Perrin-ek iruditan eman eta mugimenduz hornitua.
Aditu haurraren ahotsa, aditu haren sekretuak haizetan.
Jolasteko liburuak
Idazlea eta ilustratzailea: Alain Crozon
Adina: + 2 urte
Iritsi da soinketa egiteko garaia! Untxiak… Belarri bat gora! Bestea behera! Elefanteak… Tronpa eskuinera! Tronpa ezkerrera! Eta bukatzeko, hontzak… Ireki betazalak! Itxi betazalak! Poliki-poliki lokartu arte.
Lotara joan aurretik irakurtzeko liburu barregarria.
• ANIMALIAK / HITZAK
Jolasteko liburuak – kartoizkoak
Idazlea eta ilustratzailea: Ballon Media
Adina: + 1 urte
Haurren esku txikietara egokitzen diren liburu txikiak bezain koloretsuak, jolasten duten bitartean ikasteko.
• ANIMALIAK / BASERRIA
Denbora-pasak
Idazlea eta ilustratzailea: Ballon Media
Adina: + 4 urte
Animaliak: Irakurri Ona hontzaren abenturak, eta basoko animaliak ezagutzeaz gain, lau urtaroetan zer egiten duten ikasiko duzu. Osatu marrazkiak, errotuladorearekin puntutxoen gainetik margotuz. Liburu dibertigarri eta koloretsu honi esker, 4 urtetik aurrerako haurrek errotuladorea modu egokian hartzen ikasiko dute, motrizitate xehea hobetuko dute, eta idazten ikasteko lehenengo urratsak egingo dituzte.
Baserria: Irakurri Paule oiloaren abenturak eta etxaldean zer animalia bizi diren ikasiko duzu, eta baita animalia horien kumetxoen izenak ere. Osatu marrazkiak, errotuladorearekin puntutxoen gainetik margotuz.Liburu dibertigarri eta koloretsu honi esker, 3 urtetik aurrerako haurrek errotuladorea modu egokian hartzen ikasiko dute, motrizitate xehea hobetuko dute, eta idazten ikasteko lehenengo urratsak egingo dituzte.
• BAINURAKO ETA OIHALEZKO LIBURUAK (4 titulu)
Idazlea eta ilustratzailea: Ballon Media
Adina: + 1 urte
Etxeko txikiek primeran pasako dute marrazki koloretsuetako liburu berezi hauekin.
• NIRE ENTZIKLOPEDIA-ANIMALIAK. Berrargitalpena
Ezagutza liburuak
Idazlea: Geneviève Warnau
Argazkiak: Batzuen artean
Adina: + 6 urte
Animalien mundu zabal eta erakargarria erakutsiko dizu liburu honek. Batzuk ezagunak izango dituzu, eta beste batzuk ez; baina beti ikasiko duzu zerbait berria animalia bakoitzari buruz: marisorgin arrari zer gertatzen zaion emearekin elkartzen denean, flamenko arrosak zergatik duen kolore hori, zein den orduko 110 km-ko abiadura har dezakeen animalia… Testuak bakarrik ez, argazkiek ere asko erakutsiko dizute eta zure begiak goxatu ere bai.
• SORPRESADUN MARRAZKIAK (2 titulu)
Denbora-pasak
Idazlea eta ilustratzailea: Nadine Piette
Adina: + 3 urte
Koloreztatzeko liburu hauetako orrialde bakoitzean, neurri eta forma desberdineko leiho bat aurkituko duzu. Hartu margoak eta margotu leihoa lehenbizi, zuk aukeratutako kolorea erabiliz. Eta hurrengo orrialdera igarotakoan, aurreko orrialdeko leihoan margotutakoa agertuko da berriro. Jarraitu aurrera sorpresaz sorpresa.
• ERANSKAILUEN LIBURUXKA (2 titulu)
Denbora-pasak
Idazlea eta ilustratzailea: Nadine Piette
Adina: + 3 urte
Begiratu ondo marrazkien forma inguratzen duten koloreei, eta itsatsi dagozkion eranskailuak. Ondoren, margotu marrazkiak kolore politekin, eta erabili sobera gelditu zaizkizun eranskailuak zure liburuak apaintzeko.
• FAMILIA GIROAN
Album ilustratuak
Idazlea eta ilustratzailea: Béatrice Boutignon
Adina: + 3 urte
Jolas-liburu honetako animaliak familiatan bilduta daude: antzekoak dira, baina, aldi berean, desberdinak. Irakurleari dagokio deskribapenen arabera familiak bereiztea. Familia eredu asko daude: familia gurasobakarrak, tribuak, familia homoparentalak eta familia berregituratuak. Liburu hunkigarria eta samurra, ongi pasatzeko, baina baita gure arteko desberdintasunetatik ikasteko ere.
• ANIMALIA HANDIEN LIBURU HANDIA
Ezagutza liburuak
Idazlea: Hazel Maskell
Ilustratzailea: Fabiano Fiorin
Adina: + 6 urte
Liburu honetako orrialdeak eta hedagarriak zabalduz gero, munduko animaliarik garaienak, handienak eta astunenak deskubrituko dituzu: elefante indartsua, txipiroi erraldoi harrigarria eta beste asko…
• 1,2,3 / KOLOREAK
Jolasteko liburuak
Idazlea eta ilustratzailea: Ballon Media
Adina: + 2 urte
1, 2, 3: Beldar 1 dago kuia barruan. Badakizu non dagoen? 2 auto daude. Ikusten duzu bigarrena? Leihatilen atzean aurkituko dituzu erantzunak. Jakin-minez beteriko haurrei 10 arte zenbatzen irakasteko liburua.
Koloreak: Horia naiz, eta nire lumak leun-leunak dira. Nor naiz? Urdina naiz, eta itsasoan ibiltzen naiz igerian. Nor naiz? Leihatilen atzean aurkituko dituzu erantzunak.
• LEHEN JOLAS-LIBURUA. Berrargitalpena
Jolasteko liburuak – kartoizkoak
Idazlea eta ilustratzailea: Stella Baggott
Adina: + 1 urte
Adi-adi begiratuko diete haurtxoek marrazki distiratsuei, eta, leihatilak altxatuz eta hatzekin ukituz, atseginez murgilduko dira liburuan.
• KOLOREZTATZEKO NIRE LEHEN LIBURUXKAK (4 titulu)
Denbora-pasak
Idazlea eta ilustratzailea: Ballon Media
Adina: + 3 urte
Margotzen eta itsasten hasteko liburuxkak, eranskailu erabilerrazekin, haurren esku txikientzat erosoak. Margotzeko irudi dibertigarriak; kanpoko marrak koloreztatuta dituzte, haurrari margotzen laguntzeko.
• JANARIAREKIN EZ DA JOLASTEN
Denbora-pasak
Idazlea eta ilustratzailea: Batzuen artean
Adina: + 4 urte
Sukaldaria edo artista? Artelan dibertigarriak eginez ongi pasatzea da garrantzitsuena! Liburu polit honek osagai guztiak ditu denbora-tarte dibertigarriak igarotzeko.
• DINOSAUROAK MARGOTZEKO LIBURUA
Denbora-pasak
Idazlea: Candice Whatmore
Ilustratzailea: Lizzie Barber
Adina: + 5 urte
Liburu zirraragarri honek historiaurrera eramango zaitu, eta akzioz betetako hainbat eszena erakutsiko dizkizu, margotu ditzazun. Horrez gain, dinosauroak eta historiaurreko beste izaki batzuk marrazteko jarraibide errazak ere ematen dira, pausoz pauso.
• MUUU / PLISTI PLASTA
Jolasteko liburuak – kartoizkoak
Idazlea eta ilustratzailea: arsEdition
Adina: + 1 urte
Muuu: Liburu honek animalia askoren hotsak eta zarata dibertigarriak jasotzen ditu.
Plisti plasta: Soinuak errepikatzeko, barre egiteko eta inguruan gertatzen dena kontatzeko hotsen liburu dibertigarria.
• HANDIA ETA TXIKIA / KATUA ETA SAGUA
Jolasteko liburuak – kartoizkoak
Idazlea eta ilustratzailea: arsEdition
Adina: + 3 urte
Handia eta txikia: Kontrako hitzak ikasteko eta ondo pasatzeko sorpresaz jositako liburu dibertigarria.
Katua eta sagua: Errimadun testu bizi eta dibertigarriak dituen liburu polita, animalien mundua ezagutuz gozatzeko.
• MATTIN ESKERRIK ASKO ESATEN
Jolasteko liburuak – kartoizkoak
Idazlea eta ilustratzailea: Hermien Stellmacher
Adina: + 2 urte
Mattin untxitxoak badaki zer esan behar den jendea agurtzean, nola eman behar diren eskerrak, eta, gainera, hitz magiko bat ere badaki: “mesedez”. Jolas-liburu honetan haurrak ohiko egoerak ikusiko ditu, haietatik ikasi eta jokabide egokiak barneratzeko.
• MARGOTU ZENBAKIEKIN
Denbora-pasak
Idazlea eta ilustratzailea: Erica Harrison
Adina: + 6 urte
Orduak eta orduak emango dituzu, aspertu gabe, zenbakiei erreparatuta margotzeko liburu honekin. Hartu zure koloretako arkatzak eta ekin lanari.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Los más vendidos de la semana – Asteko libururik salduenak 2014-09-25
- 1er capítulo de “La memoria de las sombras” de Sergio Pereira →