Shahmarán – Jon Arretxe
Aspalditik jatorku irakurleoi nobela beltzarekiko zaletasuna, liburu salmenta eta argitalepenei begiratu ezkero. Kanpoko itzulpenak Mankell, Connolly, Larsson biak Stieg eta Assa eta bertoko idazleak JJ Abasolo edota Willy Uribe.
Arretxe basauritarra dogu euskadunen artean egilerik landuena. Garai hartako Manila konexioa eta Kleopatra umorea eta nobela beltzatik hasi eta gaur egungo jatorrizko nobela beltzara Morto Vivace, Fatum eta Xahmaran,euskaraz eta espainolez batera argitaratuak. Hiru azkenak, Paris, Lisboa eta Xahmaran hontan Istanbul eta Munich, hiriak eta nobela beltza elkar lotuta, bidaia,bere izana ahantzi barik jorratzen ditu Arretxek.
Istanbulgo etxe otomano hondatu batean bizi da Kawa izeneko pertsonaia.Jendea akabatzeko ezkutuko lana du. Bere ama gurpildun aulkian Ararat mendiko edertasunak,kurduen leiendak kontatzen eta hildako senar eta seme bi gerrillarien oroitzapenekin.
Xezal etxeko alaba eta Baran anaia nagusia Munichen dagoz, xenofobiaz kutxatutako gizartean.
Aberri lapurtuaren grina,biziraupenerako borroka,ohorea eta desohorea. Kurduen arazoa giza ikuspuntutik.Etorkinen mundua,traizioz eta marginazioz erantsia.
Idazkera landua,jantzia eta irakurlea guztiz harrapatzen dauan trama lortzen dau.Hiriak pertsonaiak ditugu eta intriga edo azpi jokoak azken punturarte irakurtzen jarraitzera behartzen gaitu. Amaitzerakoan, beste bat eskatzen deusku gorputzak.

