Camarada & El pesquero

Takiji Kobayashi. Idazle japoniarra. (1903-1933) Oso gaztetatik alderdi komunistan eta sindikatuetan murgildua. Grebetan ekintzaile eta mugimendu baserritar eta proletarioan ezaguna. Konpromiso horregatik errepresaliatua eta indar polizialek jazarria. Enperadorearen poliziak torturatuta hiltzen da.

Bi lan bakarrik argitaratu zituen:

Kanikosen (El pesquero). Bere lehen obra eta nagusia. Bertan Kuril irletan karramarroen arrantzan dabilen itsasontzi batenak kontatzen zaizkigu: tripulazioaren nondik-norakoak, harremanak, lan baldintzak, langile japoniarren mentalitatea, bai eurekiko, bai beste herrialdeekiko. Liburu gogorra da oso, bai deskripzioetan eta bai egoeretan. Bere garaian bonbazoa izan zen, eta orain gutxi, berriro ere best-seller bihurtu da Japonian.

Bigarren liburua, EL CAMARADA , atxilotu zutenean idazten zegoena. Liburuaren sinopsia: Alderdi komunistako hiru kideko zelula bat da, material belikoko lantegi batean infiltratuta, klandestinitatean, polizia eta salatariz inguratuta eta oso zailak diren lan baldintzetan: lanaldi baterako kontratuak, soldata txikiak eta lan egun luzeak (antzinakoa edo gaur egunekoa?). Bat-batean enpresak laurehun (400!) lagun kalean utzi nahi izango ditu, eta hor hasiko da kideen borroka. Gaurkotasunik galtzen ez duen tematika lantzen du (erantzuna bai, ordea).

 

Esaldi laburrak idazten du, zehatzak, ziztadak bezelakoak. Irakurtzeko erreza da, baina gogorra. Hausnarketarako balio duena eta mundua langileontzat mende oso batean ez dela hainbeste aldatu erakusten duena. Kalitate literario aparta duen idazlea da, bere bi liburuek bezala.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina