… ez zait bururatzen beste talde hoberik.

Lau urte igaro behar izan dira Atom Rhumba-ren diska berri bat esku tartean izateko. Denbora luzeegia ziur aski hitz hauek idazten dituenarentzat!. Izan ere, abiadura handiko rock-a gustokoa dugunok, pozik ospatzen ditugu  Atom Rhumba-ren diska berrien argitarapenak. Bidean gelditu egin dira taldekide ugari, berriak sartu egin diren moduan. Jadanik, Rober! dugu partaide originaleetatik bakarra. Besteak, berriak dira taldean ( Joseba Irazoki kitarran eta Joe Gonzalez saxoan esaterako) edota tresna aldatu egin dute ( Iñigo Cabezafuegok baixua hartu du).

Eta musikaren aldetik zer berri? Ba egia esan, ez asko. Hala ere, horrek ez du ezer txaharrik esan nahi!. Askotan, taldeei eskatu egiten diegu arriskua eta originalitate apartak, baina gauzak ongi egiten direnean ez dago ezer aurpegiratzeko. Atom Rhumba-ren formula, betiko rock azkarra eta betiko garagea izan da. Betiko kitarra zorrotzak betiko erritmo beltzarekin apainduak. Baina hau kitarra eta erritmo bikainak!. Ezinezkoa egiten zaigu musika entzutean, burua ez mugitzea!. Egia esan ez zait bururatzen talde hoberik estilo honetan. Estatu mailan behintzat.

Orokorrean esan ahal dena disko honen inguruan, Atom Rhumbaren estilo klasikoa jarraitzen duela (rock & rolla, funka eta garagea protagonista izanik). Berrikuntza aldean, gero eta soinu gordinagoa eskertzen dutela (produkzio konponketa gutxiago), zuzenean grabatutakoa. Eta noski beti bezala, esnatzean entzunez gero, eguna dagokion indarrez eta duintasunez aurre egiteko tresna bikaina dugula!

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina