Kalakanek eta Euskadiko Orkestrak diskoa kaleratuko dute udazkenean
Kalakan taldeak eta Euskadiko Orkestrak diskoa grabatuko dute maiatza eta ekainean, eta udazkenean, Elkar diskoetxearekin lan berria kaleratu eta zuzenean jendaurrean aurkeztuko dute Iruñea, Gasteiz, Bilbo, Donibane-Lohizune eta Donostian, hain zuzen ere.
Egun hauetan, Miramonen elkartu dira, Euskadiko Orkestraren egoitzan, Juanjo Ocónen zuzendaritzapean, Elkar estudioan egingo den grabazioaren lehen entseguak egiteko.
Erlazionatutako Albisteak
- ← “Hari izpia hartzen” topaketa berriak izango dira maiatzean eta uztailean
- Ibilbideari eta proiektuari elkar Sariak izendatu dira →