Retour a Killybegs – Sorj Chalandon
Sorj Chalandon idazle eta kazetariak idatzitako “Retour a Killybegs” liburua Iparraldeko salduenen artean dago. Urte luzeetan zehar bere lagun mina izandako Denis Donaldson IRA erakundeko traidorearen bizitza nobelatzen du egileak. Baionako elkar aretoan egin zuen aurkezpenean aitortu zuen zenbaterainoko mina eman zion traizioak eta nola idatzi behar izan duen liburua terapia moduan. Liburu honen aurretik idatzi zuen “Mi traidor” izenekoa, jatorrizko bertsioan “Mon traître”, hura ere egiazko gertakizun berean oinarritua. Lehenengoa lehen pertsonan idatzia zuen egileak, “Retour a Killybegs” nobelan aldiz, traidorea da kontalaria.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Aitzorrotz – Nafarroako Erresumaren gaztelua
- Juan Mari Agirreurreta Jokin Zaitegi sariaren irabazle →