Juan Mari Agirreurreta Jokin Zaitegi sariaren irabazle

Juan Mari Agirreurreta pasaitarrak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk (Arrasate Euskaldundu dezagun elkartea) eta Elkar-ek Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Luigi Anselmi, Santi Leoné eta Joseba Ossa idazle eta itzultzaileek osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko hamahiru lanen artean. Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Tomas Tranströmer idazle suediarraren poesia osoa euskaratu beharko du Agirreurretak; horretarako zenbait zubi-hizkuntza erabiliko ditu, eta suedieradun zenbaiten laguntza zuzena izango du. Liburu itzulia 2012 honetako amaiera baino lehen emango du argitara Elkar argitaletxeak.

Hemen dago elkar argitaletxeak kaleratutako prentsa oharra.

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina