Danele Sarriugarteren liburu-gomendioa: Herta Müller-en “Hatsaren kulunka”

Duela  bost  urte  Nobel  saria  eskuratu  ostean  iritsi  zitzaigun  euskarara  estreina  Herta  Müllerren  lan  bat,  hain  justu,  sariaren  urte  berekoa  da  Ibon  Uribarrik  dotore  asko  euskaratutako  eleberri  poetiko  hau,  Jokin  Zaitegi  itzulpen  lehiaketak  hauspotuta.  Eta  poetikoa  dela  diot  hainbat  arrazoirengatik.  Hasiera  batean,  kontakizun  hau  idazteko  proiektua  Müllerrek  eta  bere  lagun  poeta  Oskar  Pastiorrek  jarri  zuten  abian,  baina  Pastior  hil  ondoren  Müllerrek  berak  hartu  zuen  lema,  bakar-bakarrik.  Emaitza  ikaragarria  da,  eta  hemen  dator  eleberri  poetikoa  izatearen  bigarren  arrazoia:  pasarte  oso-oso  laburrak  elkarri  katigatuz,  konzentrazio-eremu  nazien  esperientzia  kontatzen  du  autoreak,  kasik  sufrimenduaren  hiztegi  bat  idazten  ari  bailitzan,  hitzak  sortuz  eta  moldatuz,  adierazi  nahi  duen  hori  zehatz-mehatz  helarazteko.  Zinez  aipagarria  Uribarrik  nola  lortu  duen  hori  guztia  gure  eleetara  ekartzea.  Liburu  bat,  erronka  bat,  idazle  bat  ezagutzeko  aukera  itzela,  hainbestetan  aditu  dugun  sarraskia  beste  modu  batean  bizitzeko  atea.

                                        
                                        
                                        
                                        
                                        
                                        
                                        
                                        
                                        
                                        
