Autopsiarako frogak – Koldo Izagirre

Adi, kutsakorra oso! Ez zabaldu artsenikoaren antidotorik hartu gabe!

“-¿Tú has estudiado en la ikastola, verdad?
-Sí.
-¿Y el bachiller?
-También.
-Ya… Es una pena, se te nota en la sintaxis.” (Irune Arnaezen lekukotza, Deustuko Unibertsitatea, 1999)
Hemen pena ematen duena zeu zara, okagarria!
Eta dagoeneko horrelakoak, baita okerragoak ere, zenbat? Urteetan zehar, egunerokotasunean… Batzutan besterik gabe esanak, errukituz kasik, eta bestetan…
“Nunca fue la nuestra lengua de imposición, sino de encuentro; a nadie se le obligó nunca a hablar en castellano; fueron lo pueblos más diversos quienes hicieron suyo, por voluntad libérrima, el idioma de Cervantes.” (Espainiako Errege, Francori esker, Juan Carlosek esana Cervantes Sariaren zeremonian, 2001.04.23)
Demokratetan demokratenak esana… Amen, Jaungoikoaren pare, gainetik ez bada! Horra hor Espainiako demokrazia… Bada, bota dezagun demokrazia zerri askara!
Artseniko aztarnak gure hizkuntzan diok, Koldo… Ba, motel, eta ez nolanahikoak; artsenikoa kiloka, tonaka, arrasto nabarmen eta amaigabeak, euskaldun egiten gaituen hizkuntzaren zerraldoari gustura egingo lioketen balizko autopsian, sekula santan agertuko ez liratekeenak portzieto, babestu beharreko lekuko bilakatu duzuen ezinbestean irakurri beharreko liburuan bilduak.

Mila esker, Koldo, liburua era ederrean idatzi, apailatu eta plazaratzearren.

“-En serio, ¿para qué te sirve un idioma tan reducido como el euskara?
Irriñorik gabe, begietara, ahoz bezanbat soakoz:
-Para que me distingan
Hi bezalakoetarik.”

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina