Ainhoa Urretabizkaiak egindako Willis Drummonden “A ala B” diskoaren gomendioa
Askoren ustez egun euskal eszenan zuzenean ezagutzen dugun talderik sendo, zorrotz eta egiazkoena. Baieztapen hutsala izan liteke, baina ez pentsa Baionatik datorren laukote honi laudorioak eta merituak egun batetik bestera ezustean iritsi zaizkionik.
Autoekoiztutako Anthology hartatik hasita, pauso bakoitzean hartu beharreko arriskuak ongi asimilatu ditu taldeak eta horren fruitu garbia da 4.diskoa hau. Lehen konposaketetan ernaldu zuten inozentzi, lotsagabekeri eta izaera aldarriaktzaileek forma ezberdina hartu dute disko batetik bestera, eta aurrean daukagun hau Instanteak diskoan markatu zuten bidearen jarraipen bat besterik ez da. Eboluzioa, agian heldutasuna,baina aurrekoetan erakutsi duten kontrolik gabeko amorruari modu sosegatuago batean eusten diote 10 kantu hauek; tenpoa jeitsi eta momentuak eskatzen duenean beraien alderik basatiena erakutsiz.
Izenburuak eta bizitzak (beraiek dioten moduan) determinazio bat hartzera behartzen gaituen arren, pausoak neurtuak dituzte eta badirudi garbi dutela nora iritsi nahi duten. Willis Drummond-en kasuan ez dago aukeraketa posiblerik: A eta B.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Joan Mari Irigoien: “Eleberriak bi plano ditu: arma lantegiaren ugazabari dagokio bata, eta biktimari bestea”
- Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde “Jainko txiki eta jostalari hura” lan berrian elkarturik →