Aritz Gorrotxategiren “Amua” poesia-liburuko hainbat poema
Munduaren mekanika
Harresirik gabe dabil argia
berde minaren mugan,
txorimalo gisa zintzilik
arropen artean.
Eguzkirantz hazten da
haragia, laztan bila,
katuka ia, isil,
jolasean dabil
zure gorputzari
nabar ukitua emanez.
Egun berria dugu deika.
Asteazken gordin.
Lanera zu, lanera ni.
Itsasgorak irentsiko du
izaretan biok
utzitako hutsunea.
Ezin dugu geratu
munduaren mekanika,
atzeratu baino ez.
Logela honetaz landa
ez dugu eskumenik.
Hauteskundeak
galdu genituen,
zentsura-mozio bat,
ez zait besterik bururatzen.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Jexuxmari Olaizola “Txiliku”k eta Joxe Mari Berasategik itzulitako Leo Perutzen “Gauez harriko zubiaren azpian” eleberriari buruz
- Jon Alonsok itzulitako José Saramagoren “Lisboako setioaren historia” lanaren hitzaurrea →