Material defectuoso – Extremoduro

45 minututan “akats material” kontzeptuaren konnotazioak pikutara. Egungo zarata, abiadura, presioa eta informazio bonbardaketaren aurrean ihes egiteko aukera. Horixe izan da niretzat “Material Defectuoso” azken asteotan. Roberto Iniesta «Robe» rock arloko erreferentziatzat hartu izan dugu estatu mailan. Haserre azaldu zaizkio talde legendarioaren liderrari hainbat zale, estudioko azken lan hau ez omen da Extremoduro. Estilo aldaketa nabarmena dela bistan da, baina ez naiz ni izango aurrera pausu hori kaltetzat hartuko duena. Ukaezina da konposaketa, erreprodukzio eta produkzio lana. Azpiegitura bikain honi esker, lehen akordetik azken kadentziara oso maila altuko lana osatu du laukote extremadurarrak. Bada ordu erdiz ihes egiteko gai denik ohetik lanerako eta lanetik oherako honetan. Gizaki bat melankoliaz bustitzera, barre egitera, negar egitera, barruak hustera, barruak betetzera, hausnartzera eta ez hausnartzera bultzatzeko gai da sei abesti luzeko obra hau. Ihes egiteko gai?

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina