Haur Literaturako Mikel Zarate XI. Saria 2020 abian da

Iazko Mikel Zarate Sariaren irabazlea: Lur Gallastegi Saharako Itsasoa

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz, ondorengo oinarrien arabera:
 
Idazlan mota
Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
 
Parte-hartzaileak
Lehiaketan parte hartzeko, gutxienez 18 urte izan beharko dituzte parte-hartzaileek.
 
Neurria
Makinako moldez, Din-A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita, gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50.
 
Nola aurkeztu
Hiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.
 
Nora bidali
Idazlanak helbide honetara igorriko dira:
Lezamako Udala – Mikel Zarate Saria
Aretxalde, 1
48196 Lezama 

Epeak
Lanak hartzeko lehen eguna 2020ko otsailaren 24a izango da eta azkena maiatzaren 31. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, ostera, 2020ko ekainaren 30a izango da.
 
Epaimahaia idazle hauek osatuko dute
Leire Bilbao Barruetabeña
Julen Gabiria Lara
Xabier Mendiguren Elizegi
 
Saria
Sari bakarra emango da: 3.000 eurokoa (zenbateko gordina). Epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego saririk ez litzateke emango.
 
Argitaratzea
Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik. Alabaina, idazlea izango da lanaren jabea eta ohiko moduan ordainduko dizkio argitaletxeak egile-eskubideak.
 
Saritu gabeko idazlanak
Saria irabazi ez duten egileekin harremanetan jarri ahalko da argitaletxea; osterantzean, Datu Pertsonalen Babeserako Legeak dioena beteko da; baztertutako idazlanen kopiak, berriz, suntsitu egingo dira.
 
Oinarri hauetan zehaztu gabeko zalantzarik agertuko balitz, epaimahaiari dagokio hura argitzea, eta hark egingo ez balu antolatzaileek erabakiko lukete.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina