Haur literaturako Ttarttalo argitaletxeko nobedadeak

Kili-txikia
Testua eta ilustrazioak: Mario Ramos/ Itzulpena: Aztiri itzulpen zerbitzuak / Adina: + 4 urte

Kili txikiaZoritxarrez, abenduan zendu zen Mario Ramos ilustratzaile bikaina. Hark utzitako azken altxorra dugu Kili txikia; botere-abusuari buruzko umorez jositako istorio adimentsua. Liburu honetan, Mariok haurrentzako ipuinak asmatzeko zuen gaitasuna eta profesionaltasuna erakusten digu berriro ere. Bere istorioek haurrei indartsuenen aurrean defendatzeko tresnak eskaintzen dizkie.

Maite ditugu haren liburuak pentsarazten digutelako, baina batez ere, irribarre eginarazten digutelako, beti.

 

Liburu bat
Egilea: Hervé Tullet / Itzulpena: Aztiri itzulpen zerbitzuak / Adina: + 3 urte 

Liburu batIkusmira handia duten haurrei zuzendutako liburu interaktibo sinple bezain geniala. Liburuaren lehenengo orrialdean biribil hori bat azaltzen da fondo txuriaren gainean. Haurrak hatzarekin ukitu eta zer gertatzen den ikusteko, orrialdea pasatzeko gonbitea jasoko du. Hurrengo orrialdeetan koloreetako biribil gehiago azalduko dira; lekuz aldatuko dira, lerroan jarri, handitu eta liburutik ateratzeko zorian ere egongo dira momentu batzuetan. Irakurtzeko, jolasteko eta ondo pasatzeko liburu magikoa. 

 

Koloreak eta zenbakiak
Egilea: Xabier Deneux / Itzulpena: Aztiri itzulpen zerbitzuak / Adina: +2 urte

Ukimena lantzeko eta oinarrizko kontzeptuak ikasteko kartoizko liburu bereziak. Erliebean dauden irudi koloretsu eta deigarriei esker, etxeko txikienek koloreak desberdintzen eta 1etik 10era zenbatzen ikasiko dute jolasten duten bitartean.

Giza gorputza
Testua: Pascale Hédelin / Ilustrazioak: Robert Barborini / Itzulpena: Aztiri itzulpen zerbitzuak  Adina: +4 urte

Gure gorputzaren misterioak ikusteko eta haurrei gorputzaren funtzionamenduari buruzko azalpen xumeak emateko liburu ikusgarria.

“Zabaldu leihatila, eta ikusi nola hazten den umea amaren sabelean.”
“Tira egin irtengunetik, eta barizela pikortaz betetzen zaituen gaixotasuna dela ikasi.”
“Tira egin mihiari, eta besoko giharra nola handitzen den ikusi.”

Lehen irakurleak bilduma
Testua eta ilustrazioak: batzuen artean / Itzulpena: Ihintza Elsenaar / Adina: +5 urte 

Bilduma honen helburua irakurle hasiberriari irakurtzen ikasteko gogoa piztea eta laguntzea da. Ipuinak zailtasunaren arabera maila ezberdinetan sailkatuta daude, 1etik 4ra.

1. Baserrian (1 maila)

BaserrianZatoz egun batez Alaia eta Markelekin baserria ezagutzera eta ikusi zein ondo pasatzen duten: oilarraren kukurrukuarekin esnatu, behiak jetzi, oiloei jaten eman, arrautzak bildu, ardiak larrera eraman…

 

2. Baobab zuhaitza (2. maila)

Baobab zuhaitzaBada zuhaitz berezi bat, Baobab izena duena eta hankaz gora dagoela ematen duena. Kontakizun hau Hegoafrikako ipuin herrikoi batean dago oinarrituta. Baobab zuhaitzak itxura bitxi hori zergatik duen azaltzen du.

 

3. Tximinoak (3. maila)

TximinoakZatoz tximinoen mundura eta ikusi nola egiten duten jauzi zuhaitz batetik bestera, eta nola kentzen dizkioten elkarri zomorro txikiak. Begiratu tximino kumeei jolas egiten, helduak lo egiten ari diren bitartean.

 

4. Tximeletak (4. maila)

TximeletakMilaka eta milaka tximeleta bizi dira mundu osoan zehar. Ikusi nola antzematen dituzten usainak, nola ikusten duten, zer jaten duten eta nola egiten duten hegan. Eta gero… zerbait harrigarria gertatuko da! Ikusi nola bihurtzen diren beldarrak tximeleta.

Letra Handia bilduma

Testua eta ilustrazioak: Batzuen artean / Itzulpena: Aiora Jaka Irizar / Adina: +5 urte
Argitalpen data: maiatza

Lehenengo irakurleei zuzendutako 4 ipuin hauek naturarekin dute lotura. Istorio politak bezain entretenigarriak letra larriz idatzitako testuekin.

1. Txori-habia

Txori txiki bat hega-hegaka dabil, adaxkak bildu eta gereziondora eramaten.
Zer egin nahi ote du? Liburu xarmagarri honetan aurkituko duzu erantzuna. 

2. Tximeleta

Badakizu nola jaiotzen diren tximeletak? Aurki ezazu beldar marradun bat liburu koloretsu honetan; ikusiko duzu zer gertatzen zaion.

3. Egun eguzkitsua

Gauza miragarri asko gertatzen dira egun eguzkitsuetan. Erleak, burrun-burrun, eztia egiten aritzen dira jo eta ke; enarakumeek, txiruli-txirulai, hegan egiten ikasten dute; eta kilkerrek kantuan pasatzen dute eguna, kri-kri, kri-kri. 

4. Itsasertzean

Itsasgoran, olatuak hondartzan gora abiatzen dira. Itsasbeheran, aldiz, itsasoak hamaika altxor miragarri uzten ditu itsasertzean: maskorrak, itsas belarrak, karramarroak… Horiek eta gehiago aurkituko dituzu liburu eder honetan.

Motibo apaingarriak
Egilea: Kirsteen Rogers / Ilustrazioak: Lizzie Barber, Ruth Russel eta Keith Furnival
Itzulpena: Aiora Jaka Irizar / Adina: +6 urte

Koloreztatzeko eta zirriborratzeko poltsiko-liburua. Ezetz ausartu liburu txiki hau irekitzen! Behin koloreztatzen eta zirriborratzen hasiz gero, ezin izango diozu margotzeari utzi.

Dinosauroak koloreztatzeko liburua (eranskailuekin)
Egilea: Usborne / Itzulpena: Aiora Jaka Irizar / Adina: +3 urte

Liburu dibertigarri honetan hamaika dinosauro mota aurkituko duzu. Orrialde batzuetan, irudiak koloreztatzeko eskatuko zaizu, eta, beste batzuetan, eranskailuak itsasteko: 100dik gora daude!

Koloreztatzeko bloka 1-2
Egilea: Hemma / Adina: + 3 urte / Argitalpen data: urtarrila

Koloreztatzeko bloka1Koloreztatzeko bloka2Koloreztatzeko 64 marrazki alai biltzen dituzten blokak, bakarrik ala lagunekin margotzeko.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina