Iraia Okina Bratislavako Ilustratzaileen Bienalean saritua
Bratislavan egiten den Ilustratzaileen Bienalean Iraia Okinak urrezko plaka irabazi du Joxan Ormazabalek idatzitako “Ilargia esnatu da” ipuineko marrazkiekin.
Irailaren 6tik urriaren 25 arte izango den erakusketan, mundu mailako 362 ilustratzaileren 2344 ilustratzaziok eta 446 liburuk hartuko dute parte. Horien artean, Iban Barrenetxea, Elena Odriozola, Maite Gurrutxaga eta Iraia Okina beraren lanak aurki ditzakegu.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Mikel Ayllon XVI. Igartza Sariaren irabazlea
- Los más vendidos de la semana – Asteko salduenak 2013-09-17 →