John Andueza idazlea Ahotsenean
Urte batzuk pasa dira John Anduezak gazteentzako lehenengo liburua kaleratu zuenetik. Larunbatean Bukowskin liburuarekin egin zuen salto Anduezak literatur mundura, eta geroztik beste bi liburu ere argitaratu ditu: San Ferminetan, Lesakan udaberrian aurkeztu zuen; eta duela aste gutxi Prime-time misterioz beteriko eleberri beltza plazaratu zuen.
Gaur Durangoko azokako lehenengo egunean, Gazteen egunean, Ahotsenean izan da San Ferminetan, Lesakan liburu dibertigarri eta aldi berean alaia aurkezten. Landako gunearen aurrean dagoen aretora gazte ugari gerturatu da, eta John Andueza gustura aritu da liburuaren nondik norakoak kontatzen eta ikasleen galderak erantzuten.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Durangoko Azokak Anuntxi Aranari emango dio Argizaiola saria
- Joxemari Sors: “liburuak gure herriaren ikuspegi zabal bat eskaini nahi du” →