Joseba Jaka bekaren oinarriak

Elkar Fundazioak Joseba Jaka bekaren beste deialdia bat jarri du martxan, sormen lanak sustatu eta laguntzeko asmoz, ondorengo oinarrien arabera:

  1. Deialdi honetara, musika lanak sortu eta grabatzeko proiektuak aurkez daitezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Beka deialdia kantak sortu eta diskoa grabatzeko da.
  2. Parte hartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu:
    1. Egin nahi duen sormen lanaren azalpena, 1-3 orri bitartekoa, egin nahi den proiektuaren aurkezpena eginez.
    2. Egin nahi den lanaren lagin bat, gutxienez kantu biko grabaketa.
    3. Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua. (Egileei buruzko informazioa Fundazioak gordeko du erabakia hartu arte, eta epaimahaikoek ez dute jakingo haien berri).
  3. Proiektuak, 2021eko abenduaren 31ra arte bidal litezke helbide hauetako batera:

josebajakabeka@elkar.eus

Joseba Jaka beka. Elkar Fundazioa. Haizpea poligonoa, 1. 20150 Aduna

  1. Jasotako proiektu guztiak Elkar Fundazioak osatutako epaimahai batek aztertuko ditu eta erabakiko du haien artean zein den irabazlea. Epaimahaia honako lagunek osatuko dute: Joana Barbierrek, Jon Eskisabelek, Sara Zozayak eta Elkar diskoetxeko kide batek botorik gabe, idazkari lanetan. 2022ko apirilean emango da ezagutzera bekaren irabazlearen izena. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz dezake epaimahaiak.
  2. Beka 10.000 eurokoa izango da –legez egin beharreko atxikipenak barne- eta Elkar Fundazioak ordainduko dio irabazleari era honetara: %50 dirutan ordainduko da sormenerako; gainerako %50 grabaketa Elkar estudioko orduetan emango da, kantak bertan grabatzeko. Dirutan emango den bekaren diru-kopuruaren erdia, irabazle izendatu ondoren ordainduko da, eta beste erdia, grabaketa amaitutakoan.
  3. Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, lan amaitua Elkar Fundazioari helarazteko eta epaimahaiaren onespena jasotzeko. Luzera aldez aurretik zehazten zaila bada ere, gutxienez 10 kanta izan beharko ditu azken lanak. Bitarte horretan egileak hasierako proiektua aldatu nahi izango balu, Elkar Fundazioari eman beharko dio aldaketaren berri eta epaimahaikoen onespena jaso. Horrez gain, lanaren martxaz jakinaren gainean edukiko du Elkar Fundazioa hiru hilero.
  4. Sortzaileak bere lana entregatuko ez balu, edo, epaimahaikoen iritziz, entregatutako lanaren izaera eta kalitatea proiektuan azaldutakoen aldean nabarmenki kaxkarragoak balira, sortzaileak itzuli egin beharko du jasotako dirua.
  5. Beka jasotako musika lanaren jabetza egilearena izango da. Alabaina, lan horrek ezingo du beste inongo beka edo saririk jaso, ez laguntzaren aurretik ez eta ondoren ere, argitaratu osteko sariak izan ezik. Elkar Argitaletxeak gordeko ditu argitaratze eskubideak. Proiektua aurkeztuko duenak ezin du izan Elkar argitaletxearekin argitaratzea eragotzi dezakeen konpromisorik beste ekoizle batekin.
  6. Lana argitaratzen denean, Elkar argitaletxearen eta egilearen artean argitalpen kontratua sinatuko da Epaimahaiak onespena ematen duenetik, zortzi hilabeteko epean kaleratu beharko da lana, eta bertan bekaren aipamena egingo da nahitaez.
  7. Beka-deialdi honetan parte hartzeak bertako oinarriak ontzat ematea dakar. Horien ulermenean zalantzarik balego, antolatzaileari dagokio erabakitzea.

Argibide gehiagorako: Elkar Fundazioan, josebajakabeka@elkar.eus

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina