Joxe Manuel Odriozola “Txillardegiren borroka abertzalea” liburuari buruz

 Euskal  Herriaren  azken  mende  erdi  gatazkatsuaren  kontakizuna  zinez  egin  nahi  duenak Txillardegiren  izena  behin  baino  gehiagotan  hartu  beharko  du  ahotan  edo  luman.  Bere  soslai  polifazetikoak  bidegurutze  askotan  ezarri  baitu  haren  itzala.  Euskara  batuaren  nondik  norakoak  nekez  ezagutuko  ditugu  bere  funtsezko  ekarpenak  aintzat  hartu  gabe,  euskal  literatura  modernoaren  orrialdeetan  aitzindari  agertuko  zaigu,  ETAren  inguruko  mugimendu  abertzale  berriaren  gorabehera  politikoetan  aztarna  sakonak  utzi  dizkigu,  eta  abar.
Euskal  Herriaren  azken  mende  erdi  gatazkatsuaren  kontakizuna  zinez  egin  nahi  duenak Txillardegiren  izena  behin  baino  gehiagotan  hartu  beharko  du  ahotan  edo  luman.  Bere  soslai  polifazetikoak  bidegurutze  askotan  ezarri  baitu  haren  itzala.  Euskara  batuaren  nondik  norakoak  nekez  ezagutuko  ditugu  bere  funtsezko  ekarpenak  aintzat  hartu  gabe,  euskal  literatura  modernoaren  orrialdeetan  aitzindari  agertuko  zaigu,  ETAren  inguruko  mugimendu  abertzale  berriaren  gorabehera  politikoetan  aztarna  sakonak  utzi  dizkigu,  eta  abar.   
Liburu hauxe da, hain zuen, aztarna politiko horien oihartzun zabal eta oparoa. Txillardegiren pentsamendu politikoa ezagutu nahi duenak badu hemendik aurrera nora jo. Pako Sudupek ezin hobeto atera baitizkio ezpalak donostiar aitzindariaren kultura politiko zabalari.
Beraz, nazionalismo klasikoaren oinarriak kritikatu eta abertzaletasun berriaren formulazio politikoa aurkituko du irakurleak liburu mamitsu honetan. Orobat, euskararen galera larriari aurre egiteko soziolinguistika hasiberriaren printza distiratsuak idoro ditzake. Baita hizkuntzaren eta pentsamenduaren arteko harremanak lotzen dituen hari ezkutuen xehetasun jakingarriak ere. Abertzaletasunaren eta euskaltzaletasunaren arteko tirabiren lekuko ere bada liburu hau: izan ere, nazionalismo zaharrak bezala berriak ere herren egiten baitu alderdi horretatik. Txillardegiren koherentzia aparta izan da auzi horretan liburuan jasota geratu den moduan. Irakurtzekoak dira halaber euskalduntasunak klase borrokarekin zeuzkan sokatira bortitzak nola irudikatzen zituen.
Liburu honetako beste atal nagusi bat nazio arazoaren eta klase arazoaren arteko auziak osatzen du. Bi arazo horien arteko etengabeko istiluen lekuko zuzena izan zen Txillardegi, lehenik ETAren barruan egon zen bitartean eta gero handik kanpo. Eztabaida ideologiko sutsu haien oihartzunak zehatz-mehatz jaso ditu Pako Suduperen liburu honek, bateko eta besteko iritzien emaria argiro aurkeztuz eta, batez ere, auzi korapilatsu horretan Txillardegiren tesia luze-zabalean xehatuz. Garai hartan sozialismoaren inguruan nagusi ziren ideia eta erreferentziak modu erakargarrian harilkatuak aurkituko ditu irakurleak.
Liburuaren bigarren partean Txillardegik Ekin-etik ETArako bidean egindako hautuen xehetasunak ematen dizkigu Pako Sudupek. Militante abertzale gaztearen nondik norakoak, eta baita ETA erakundea uzteko eman zituen arrazoiak ere. Hegoaldera itzuli ondorengo militantzia politikoa ageri zaigu bigarren partearen azken ataletan. Hala, ESB utzi eta HBera jo zuenekoa, HBen izandako erantzukizun eta egitekoak, eta azkenik, Aralar alderdi politikoan izandako esperientziaren berri.
Esandakoa: azken mende erdi zalapartatsuan gertatu zaigunaren kontakizuna ezin da osotara biribildu liburu honetan bildutakoa aintzat hartu gabe.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Joxemari Sors elkar Fundazioko presidentea Azpimarra saioan
- Petti:“Polita litzateke entzuleak disko honekin sentitzea niri inoiz gertatu zaidana, fisikoki ere eragitea musikak” →

 Español
 Español










