Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde “Jainko txiki eta jostalari hura” lan berrian elkarturik
Zaharregia, txikiegia agian izeneko hartatik hamarkada bat igaro denean, Kirmen Uribe idazlea, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikariak eta Mikel Valverde artista plastikoa, elkartu dira berriro, Jainko txiki eta jostalari hura deritzon lan mamitsua abian jartzeko gogoarekin. Honako kontzeptua, aurrekoa bezala, disziplina artistiko ezberdinen espresibitatean oinarrituko da, ikuskizun koloretsua, eraginkorra eta erabat liluragarria osatuz. Azaroaren amaieran ikusiko du argia disko-liburu formatuan, hala nola, zuzeneko ekitaldietan ere, euskal herritarron zentzumen guztien gozamenerako.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Ainhoa Urretabizkaiak egindako Willis Drummonden “A ala B” diskoaren gomendioa
- Entrevista a Inma Roiz sobre su novela “Manuela” →