Martin Etxeberria “Zakurraren poema eta beste hezurrak” liburutik hartua
Gaur ere,
espaloietako putzuek
harrituta begiratzen diote zeruari
beren buruen zergatia galdetuz.
Ur galdua direlako,
zapata-zolek ere
mespretxatzen dutena.
Ibai ahaztueak,
zaurien zain,
errepidearen belarrietan.
Pasako zaielako, auto bat
argiak piztuta
aldamenetik,
eta takoi batzuk labainka
emakume bat gainean dutela.
Ez delako sekula
arrainik zahartuko
haien bihotzetan.
Zergatik galdetuko dute, zapal.
Zergatik jaio ziren
jori gabeko itsaso,
agortzeko eta lehortzeko
marmoken antzera
pixkanaka,
harriaren gainean.
Zergatik diren beraiek,
eta ez beste batzuk,
zilborresterik gabeko euri.
Geldtu dute,
asmatu ezinik.
Haizeak atertuko dituela,
bihar, etzi, hodeiek.
Urdinduko dituela teilatuak.
Eta bihurtuko direla
beraien buruen erantzun.
Zeruaren ispilu, kaleetan.