Ttarttalo argitaletxeko haur literaturako udaberriko nobedadeak

1, 2, 3 Margotu eta itsatsi

Margotu itsatsiEgilea: Stacey Lamb
Ilustratzailea: Stacey Lamb
Itzulpena: Bakun itzulpen zerbitzuak
Adina: + 3 urte
Bilduma: Margotu eta itsatsi
Argitalpen data: urtarrila

Liburu hau ezin aproposagoa da zenbakiak ikasten hasteko. Haur txikiek ederki pasatuko dute marrazkiak margotzen eta orrialdeetan eranskailuak itsasten.

 

 

Ura / Zerua eta espazioa (2 titulu)
Egileak: Jean-Baptiste de Panafieu (Ura) / Natacha Fradin (Zerua eta espazioa)
Ilustratzailea: Sophie Lebot
Itzulpena: Aztiri itzulpen zerbitzuak
Adina: + 5 urte
Bilduma: Natura ikertzen
Argitalpen data: otsaila

UraUra
Zerua espazioaElurra egiten du basamortuan? Zenbat ur eraman dezake hodei batek? Zergatik ez dute arrainek burbuilarik egiten arnasa hartzen dutenean? Nola edaten dute enarek? Zergatik esaten dute lurra planeta urdina dela? Urik ba al dago beste planeta batzuetan? Nola sortzen dira izozmendiak? Urak ez du sekretu gehiago izango zuretzat!

Zerua eta espazioa
Zergatik aldatzen da zeruaren itxura? Nola ikusiko zenuke lurra ilargian biziko bazina? Zer da eguzki-sistema? Eguzkia izarra al da? Zeren antza dute konstelazioek? Zergatik desagertu ziren dinosauroak? Nola jakin dezakegu unibertsoan beste izaki bizidunik badagoen? Laster ezagutuko dituzu galdera horien erantzunak…

 

Dinosauroen lurraldean / Hau ezustekoa, haurtxo bat! (2 titulu)
Egileak: Élisabeth de Lambilly / Rémy Saillard
Itzulpena: Aztiri itzulpen zerbitzuak
Adina: + 5 urte
Bilduma: Jakintsu txikien entziklopedia
Argitalpen data: otsaila

Dinosauroen lurraldeanEzustekoaDinosauroen lurraldean
Nor dira? Nola bizi ziren? Zergatik desagertu ziren? Hemendik aurrera, diplodocus ikaragarriak, allosaurus beldurgarriak eta beste dinosauro guztiek ez dute zuretzat sekreturik izango.

Hau ezustekoa, haurtxo bat!
Zatoz Koldo eta Koldobikerekin gizateriaren abentura handia ezagutzera: haur baten jaiotza! Hasi espermatozoide batek eta obulu batek topo egiten dutenetik, eta haurtxoak lehenengo pausoak ematen dituen arte.

 

Mattin eta bere arrebatxo txikia
Egilea: Hermien Stellmacher
Itzulpena: Ihintza Elsenaar
Adina: + 3 urte
Bilduma: Mattin
Argitalpen data: martxoa

Mattin untxi txikia harro-harro dago: arreba txikia jaio da. Maia du izena, eta izugarri maite du. Batzuetan, kotxetxoan eramaten du pasieran, hara eta hona,eta dagoeneko badaki noiz aldatu behar zaion pixoihala. Eta bat-batean, irribarre egin dio lehenbizikoz Maiak bere neba zaharrari! Jolas-liburu dibertigarri honekin, neba-arreba txikiak zaintzen ikasiko duzu.

Itsaslaminen dantza / Txorien paradisua (2 titulu)
Ilustratzaileak: Elodie Nouhen (Itsaslaminen dantza), Muriel Kerba (Txorien paradisua)
Itzulpena: Aztiri itzulpen zerbitzuak
Bilduma: Margotzeko horma-irudiak
Adina: + 5 urte
Argitalpen data: martxoa

txorien-paradisuaitsaslaminen-datzaMarrazkilari gazteek egindako irudi hauek formatu handiko horma-irudietan argitaratu dira, boli kolorea duen kalitate handiko paper birziklatuan. Modu jostagarri eta artistikoan margotzeko aukera ematen du formen eta koloreen jolas honek. Zer behar duzu? Errotuladoreak edo koloretako margoak. Marrazkia horma batean itsas dezakezu, eta eserita edo zutik margotu. Hartu behar duzun denbora guztia eta margotu pixkanaka, emaitzarik onena lortzeko.

 

Igela Igela da / Igela eta arrotza / Bai ausarta dela Igela / Igela beldurrez dago
(4 titulu)
Egilea: Max Velthuijs
Itzulpena: Patxi Elizegi
Bilduma: Igela
Adina: + 4 urte
Argitalpen data: martxoa

IGELAK 25 URTE Mende laurdena bete du Igelak, Max Velthuijs ilustratzaile eta idazleak asmaturiko pertsonaiak, mundu osoan arrakasta nahiz sariak irabazi dituenak. 50 hizkuntzatara itzuli da bilduma hau, kalitate artistikoa eta bizitzako oinarrizko gaiak uztartzen dituena: maitasuna, adiskidetasuna, beldurra, heriotza, autoestimua, integrazioa… Edizio gaurkotu honekin egungo haurren eskuetan jarri nahi ditugu Igelaren eta haren lagunen abentura eder eta hunkigarriak, umorez eta jakintzaz beteak. 

Igela igela daIgela Igela da
Igel gaixoa! Bere lagunak bezalakoa izan nahi du: Txerria, Ahatea, Arratoia eta Erbia, baina haiek imitatzeko saiakerak beti gaizki amaitzen dira. Azkenean Igelak ikasiko du den bezalakoxea izateagatik maite dutela bere lagunek: igel berde arrunt bat.

Igela eta arrotza

 

Igela eta arrotza
Arrotz bat iritsi da basora eta Igelaren lagunek susmo txarrak dituzte. Beren ustez, Arratoia zikina eta lapurra da, baina Igela ez dago hain seguru: ezagutu egin nahiko du Arratoia, eta adiskide bihurtuko dira biak. Basoko gainerakoek begi txarrez begiratzen diote oraindik Arratoiari, baina honek larritasunetik salbatzen dituenean aldatuko dute iritzia.

Bai ausarta dela igela

 

Bai ausarta dela Igela
Euria hasi du, goian-behean. Ibaiak gainezka egin du eta uholdearen erdian bakar-bakarrik gelditu dira Igela, Ahatea, Txerria eta Erbia. Norbaiten laguntza behar eta Igelak bere ausardia erakutsiko du orduan, bere bizia arriskatuz adiskideak salbatzearren

 

Igela beldurrez daIgela beldurrez da
Igelak ez du mamuetan sinesten, eta bere lagun Ahateak eta Txerriak ere ez, baina egun batean, gauaren isilean, hots arraroak aditzen hasi dira. Denak elkarrekin sartu dira Txerriaren ohean, elkar animatzeko, eta hurrengo goizean… a zer sustoa hartuko duen Erbiak!

Animaliak eta ni
Animaliak eta niEgilea: Mario Ramos
Itzulpena: Aztiri
Bilduma: Kartoizko liburuak
Adina: + 3 urte
Argitalpen data: apirila

Mario Ramos ilustratzaile bikainaren kartoizko liburu dibertigarria.

 

Jolas-parkea
Egileak: Vicky Gausden
Itzulpena: Bakun
Bilduma: Liburu eranskailudunak
Adina: + 4 urte
Argitalpen data: apirila

Kamile denbora-pasak 1 eta 2 (2 titulu)
Egileak: Aline de Pètigny – Nancy Delvaux
Itzulpena: Aztiri
Bilduma: Kamile denbora-pasak
Adina: + 4 urte
Argitalpen data: apirila

Joko bat
Egileak: Hervé Tullet
Itzulpena: Aztiri itzulpen zerbitzuak
Adina: +3 urte
Bilduma: Jokoak
Argitalpen data: ekaina

Kolore eta logika jokoa. Haurren irudimena bizkortzen du joko honek. Zakutxotik koloretako fitxak hartuz eta, txandaka, Hervé Tullet-en marrazkiekin egindako txarteletan ezarriz, haurrek segida logikoak, konbinazio jakinak edo kolore-erritmoak osatu behar dituzte. Gainera, oso polita da emaitza!

200 eranskailu baino gehiago ditu liburu entretenigarri honek. Etorri eta gozatu liburu zirraragarri honetako jolas-parkean!

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina