Ttarttalo argitaletxeko haur literaturako udaberriko nobedadeak
Ttarttalo argitaletxeak 2017ko udaberriko uztaren zerrenda zehaztu du. Hauexek izango dira datozen hilabeteetan argia ikusiko duten argitalpenak:
Egilea: Xavier Deneux
Adina: + 2 urte
Txori baten bizitza kontatzen duen puzzle-liburua. Bidaia luze baten ondoren, txoria zuhaitz baten gainean pausatzen da, adiskide bat topatzen du, elkarrekin habi bat eraiki eta txorikumeak hazten dituzte, handitu eta hegaldatu egiten diren arte. Liburu polit bat non istorioa bizitzaren moduan eraikitzen den: poliki-poliki.
Lorategia. Koloreztatzeko eta itsasteko liburua
Egileak: Felicity Brooks / Benedetta Giaufret / Enrica Rusina
Adina: + 3 urte
Liburu dibertigarri honetan, lorategi-paisaia ugari daude koloreztatzeko, eta eranskailuak ere badaude, orrialde guztietan jartzeko.
Egileak: Jessica Greenwell / Kimberley Scott
Adina: + 4 urte
Liburu polit hau ezin aproposagoa da haurrek eragiketa errazak egiten ikasteko.
Animalien kumeak
Egileak: Anthony Hecquet / Olivia Cosneau / Florence Dellerie
Adina: + 3 urte
Bai liluragarria animalien kumeen bizitza! Jaten, jolas egiten, lo egiten, arriskuaz jabetzen, denetik ikasi behar dute naturan bizirik irauteko.
Sumendiak
Egileak: Pascale Hédelin / Julie Mercier/ Sandrine Thommen
Adina: + 3 urte
Sumendiak edonon daude gure planetan: Hego poloan, Kanarietan… eta baita itsasoan ere! Kapela txinatarraren, ezkutuaren edo mahaiaren forma izan dezake sumendi batek, baina, kasu guztietan, erupzioak ikusgarriak eta arriskutsuak dira. Aberastasun asko eskaintzen dizkigute: berotasuna, harribitxiak,lur emankorra eta ikuskizun paregabea. Liburu honi esker, bulkanologo izan zaitezke: sumendien sekretu guztiak ulertuko dituzu!
Irakur iezadazu ipuin bat
Egileak: Bénédicte Carboneill / Michaël Derullieux
Adina: + 3 urte
«Hara! Aita bat alabari ipuin bat irakurtzen!», dio otsoak. Normalean, hantxe bertan irentsiko zituen, baina orduko hartan, istorioa nola amaitzen zen besterik ez zuen jakin nahi…
Bidaia
Egilea: Francesca Sanna
Adina: + 4 urte
Liburu zoragarri honek tragediatik eta anabasatik ihes egin duen familia baten gorabeherak islatzen ditu fintasun paregabearekin. Egileak modu sotil baina sendoan gogorarazten digu soilik borondatearen indarrak eta itxaropenak bultzatuko gaituztela aurrera ezbehar latzenetan.
Gabon!
Egileak: Soledad Bravi
Adina: + 1 urte
Kartoizko liburu jostagarria lo hartu aurretik irakurtzeko. Liburu honek gabon esateko era goxo ugari biltzen ditu: gabon maitea; gabon nire txita potxoloa, gabon nire papagai preziatua, gabon nire eguzki diztiratsua…
Espazioaren esplorazioaren historia
Egileak: Stéphanie Ledu / Stéphane Frattini / Jess Pauwels
Adina: + 6 urte
Espazioaren konkistaren historia Eguzki-erlojutik Marte zapaldu arte. Lehen gizakiek ere begiratzen zieten izarrei. Geroago, izarretan urtaroen hurrenkera irakur zitekeela ohartu ziren. Zientziak ezagutza ekarri zuen: a zer txundidura deskubritzea Lurra ez zegoela denaren erdigunean, baizik eta sistema askoz eta askoz zabalago baten parte zela! Aurkikuntza horrek galdera berriak sortu zizkion gizakiari. Gaur egun, gertuko espazioan bidaiatzen dugun bitartean, hainbat aparatuk urruneko galaxiak esploratzen dituzte… Astronomoa ala astronauta, zer nahi zenuke izan aurrerago? Gizakiaren eta zeruaren abentura handia ipuin antzera kontatua dokumental zoragarri batean!
Ilargiaren ordua
Egileak: Alex Sanders
Adina: + 2 urte
Oheratzeko ordua iritsi da, eta animalia kumeak banan-banan gabon esaten diote ilargiari. Ilargiak muxu handi bana eman eta lotara joan aurretik egin beharrekoak gogoratuko dizkie: txiza egin, panpina eskuratu, hortzak garbitu…
Erlea / Sagarra
Egilea: Olivia Cosneau
Adina: + 2 urte
Txikienei natura ezagutarazteko kartoizko liburu politak bezain entretenigarriak.
Aminatak sosak nahi ditu
Egileak: Nathalie Dargent / Yannick Thomé
Adina: + 6 urte
Aminatak futbolerako kamiseta polit bat eta ile-orratzak erosi nahi ditu, eta Banaezin guztiak izozkiak jatera gonbidatu. Baina gurasoek paga eman dioten arren, Animatak ez daki oso ongi nola gastatu.
Julene bakarrik dago ikasgelan
Egileak: Nathalie Dargent / Yannick Thomé
Adina: + 6 urte
Aurten Julene bakar-bakarrik dago ikasgelan. Beste talde batean tokatu zaio. Berak ongi prestaturik zeukan dena: zorroa, arropa, kutxatila… baina hori ez zuen espero. Lortuko al du bizirautea Banaezinetatik aparte?
Peruk ogia erosi du inork lagundu gabe
Egileak: Nathalie Dargent / Yannick Thomé
Adina: + 6 urte
Peruk lehenengo aldiz erosiko du ogia inore laguntzarik gabe, eta izututa dago. Banaezinek emango dioten lasaitasuna behar du, baina parkean ez du inor aurkitu…
Mila eta bere lagunak
Egileak: Judith Koppens / Anouk Nijs
Adina: + 3 urte
Mila gaur aitaren etxera doa. Omar eta Inge, bere lagun berria, etxera datoz jolasean ibiltzera. Munstroetara jolas egingo dute. Aitak ere pozik egingo du haiekin jolas. Primeran ibili dira! Halako batean, Omarren eta Ingeren amak hurbildu, eta atea jo dute. Zer esango ote dute munstro txikiak ikusita?
Mila bi etxetan bizi da
Egileak: Judith Koppens / Anouk Nijs
Adina: + 3 urte
Milak bi etxe ditu: batzuetan, amaren etxean bizi da, eta bestetan, aitarenean. Egia esan, ez da gauza bera izaten amarekin egotea, edo aitarekin. Baina amatxorentzat eta aitatxorentzat Mila munduko neskatilarik maitagarriena da. Eta hori ez da inoiz aldatuko!
Basoko liburu handia
Egilea: Mack
Adina: + 3 urte
Basoko liburu eder honetan zuhaitz hostoerorkorreko zein konifero basoak, baso tropikalak eta beste hainbat baso aurkituko dituzu. Basoari eta naturari buruzko oso gauza interesgarriak jasotzen ditu ezagutza libururu honek, argazki ederrekin eta jolas egiteko marrazkiekin batera.