ZIZILI – Unai Elorriaga eta NERBIOIKO PPIRATAK – Gaizka Arostegi
Unai Elorriagak ZIZILI eta Gaizka Arostegik NERBIOIKO PPIRATAK, elkar argitaletxeak Xaguxar bildumako bi titulu berri bidali aurkeztu ditu gaur bertan.
Zizili-ren sinopsia: Zizili, Unai Elorriafa Lopez de Letona, Mai Egurza Arruti: Zizili andreak ez du ezer ikusten, 207 dioptria dauzka begi bakoitzean. Mundu betaurreko guztiak probatuta dauzka, baina alferrik. Hala ere, esan diote Londresen badela jostun bat, apurtutako artaziekin betaurreko berezi batzuk egiten dituena, eta hara joatea erabaki du Zizilik, Anbrosio bere mamu txikia lagun hartuta. Bidean, ordea, mila abentura eta xelebrekeria gertatuko zaizkie, zein baino zein zoroagoa, baita lagun mordoa ezagutu ere, umorez eta fantasiaz beteriko historia honetan.
Nerbioiko piratak – en sinopsia: Jonek pirata izatea erabakitzen du, telebistan ikusitako film batek txundituta. Birritan pentsatu gabe, kuadrillako lagunei proposatuko die, eta baita konbentzitu ere. Usadioak eskatu bezala, odolaren zina egin ostean, Nerbioiko itsasadarrean, lokatzean harrapatuta dagoen ontzi bat bereganatuko dute. Izena ere emango diote ontziari: Beti Lagun, ez baitago izenik gabeko pirata-ontzi preziaturik, ezta ontzia gobernatuko duen kapitainik gabeko tripulaziorik ere.
Marea jaitsi eta korrontearen uberari jarraituz, itsasadarraren bi ertzetan ikuskatzen diren paisaietan barneratuko dira pirata gazteak. Halako batean, ordea, itsasora iritsi baino zertxobait lehenago, itsasadarrak azken bihurgunea egiten duen lekuan, enbata ikaragarri baten erdian, haur-kotxe bat ikusiko dute uretan kulunka, eta lehorretik datozen garrasi batzuk, laguntza eske.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Benito Lertxundiren azken diskoa eta liburua opari!
- Feria del libro de Iruñea – Ekainak 1 / 10 junio – Iruñeako liburu azoka →