Michel Houellebecq “Sumisioa” Prentsaurrekoa

Michel  Houellebecq  “Sumisioa”  Prentsaurrekoa
Click to view map
Noiz:
azaroa 19, 2015 @ 11:00 am – 8:00 pm
2015-11-19T11:00:00+01:00
2015-11-19T20:00:00+01:00
Non:
elkar aretoa Donostia
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
España

Meettok argitaletxeak Michel Houellebecq idazle frantziarraren Sumisioa idazlanaren euskarazko itzulpena aurkeztuko du prentsaurrean. Gerardo Markuleta itzultzailea eta Ramón Etxebeste editorea izango dira bertan. 

 

Gure garaitik nahiko gertuko Frantzia batean, gizon batek karrera unibertsitarioari ekiten dio. Irakaskuntzarako motibazio gutxi, eta bizimodu aspergarri baina lasaia espero du, drama historiko handietatik babestua. Hala ere, herrialdean jokoan dauden indarrek sistema politikoa pitzatu dute, lehertzeraino pitzatu ere. Izualdirik, benetako iraultzarik gabeko eztanda hori, amesgaizto baten modura garatuko da.

 

Benetako izenez, Michel Thomas Ceccaldi (Réunión irlan jaioa, Frantzia, 1956). Houellebecq, aitaren aldeko amonaren deitura du: haren ondoan igaro zituen haurtzaroa eta nerabezaroa. Nekazaritza-ingeniaria, informatikari gisa lan egin zuen Frantziako Nekazaritza ministerioan.

Saiakera, eleberria eta poesia landu ditu. Sariak: Flore, 1994an; Frantziako Letretako Nazionala, 1998an; Impac, 2002an; Shopenhauer, 2004an; Goncourt, 2010ean.

H. P. Lovecraft: contre le monde, contre la vie, 1991. La Poursuite du bonheur, 1992. Extension du domaine de la lutte, 1994. La peau, 1995. La Ville, 1996. Le sens du combat, 1996. Les particules élémentaires, 1998. Renaissance, 1999. Lanzarote, 2000. Plateforme, 2001. La possibilité d’une île, 2005. La carte et le territoire, 2010. Sumisioa, 2015.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina