Benito Lertxundi Argizaiola saria jasotzen
Durangoko Azokako ekitaldirik jarraitzitsuenetako bat Argizaiola sari-ematea izaten da. Urtero, Gerediaga Elkarteak euskara eta euskal kulturaren alde egiten duen pertsonaia ezagun bati ematen dio saria. Aurtengoan, Benito Lertxundi izan da saritua. Ostegunean, abenduaren 6an, 20:30ean, San Agustin aretoan jaso zuen oriotarrak Argizaiola saria.
Bertara gerturatzerik izan ez zenutenontzat sari-ematea bideoan grabatu genuen. Minutu batzuk irauten dituen arren, guk esan bat aukeratu dugu: “Nik kantuak saltzen ditut. Saldu ondoren, esker ona jasotzen dut eta askotan, baita maitasuna ere. Hori ikaragarria iruditzen zait”.
Hala ere, ikusi Benito Lertxundik esandakoa eta zuek baloratu zerekin gelditzen zareten.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Itxaso Araque: “Egun sexualizazioa hutsune existentzialaren parte dela esango nuke”
- 47. Durangoko Azokaren kronika →