Liburuak krisia esplikatzen

Bada denboraldi bat krisia gurera iritsi zela, eta ez du ematen joateko gogo handirik duenik, are gehiago, gero eta gogorrago erasotzen gaitu. Aldi berean, hedabideetatik datorkigun informazio uholdea ez da beti ulerterraza. Gure burmuinetan galderak arin eta piloka datoz; erantzunak ordea, ez dira hain azkar bururatzen. Argi pixka bat isiotu nahian, hobekien ezagutzen dugun mundura jo dugu,  liburuetara. Ikuspegiak ugariak dira. Guk horietako batzuk aipatuko ditugu, jakinik asko falta direla.

Bururatzen zaigun lehen galdera ez da makala: Zer gertatu da? Qué está pasando? (Bernardo de Miguel), Esto no funciona ¿Qué es la economía? (Arcadi Oliveres),  Quienes son los mercados y como nos gobiernan (VVAA) eta Ekonomilari harrituen manifestua (Philippe Askenazy). Titulu horiek aurreko galderari erantzunez otu zaizkigun lehenak, baina geroari aurre egin behar zaio, eta horretarako La crisis que viene (Observatorio Metropolitano), Más allá del crash (Santiago Niño), Frenad el desastre del euro (Max Otte) eta Pensiones en peligro (Ciudadano Perez) saiatzen dira bidea ematen.

Beste batzuk ordea, alternatibak bilatzen ahalegintzen dira: Sus crisis, nuestras soluciones (Susan George), Hay alternativas (AAVV), Como cambiar el mundo con tu dinero (Xavi Teis) eta Nada está perdido (Susana Martín) eredugarria.

Argi dago ekonomia eta politika oso lotuta daudela. Orokorragoa den ikuspegia Economía humanista (Jose Luis Sampedro) eta Capitalismo funeral (Vicente Verdu) liburuek eman dezakete, baina krisi ekonomikoak erreakzio soziala ekarri du eta berau ulertzeko Stephan Hessel-en liburuez gain, asko da idatzi dena. Nada será como antes (Carlos Taibo) ¿El mejor de los mundos? (Pascual Serrano) Votad la desglobalización (Arnaud Montebourg) Agrietar el capitalismo John Holloway adibidez.

Guzti honen ikurra Indignatuen mugimendua izan da. Hau ulertzeko Insolventes (W. Wilkie&P. Cañizares),  Juventud sin futuro (AAVV) Odio a los indiferentes (Antonio Gramsci), No nos representan (Pilar Velasco), Razones para la rebeldía (Guillermo Toledo) edota La rebelión de los indignados (Carlos Taibo) lagundu dezakete.

Dena dela, krisi global honetan badira neurriak hartu dituztenak eta agian haiengandik ikas dezakegu. Islandia, revolución bajo el volcán (Xavier Moret) herrialde hartan gertatutakoaz da.

Krisia ez da guk asmatutako zerbait. Betidanik izan dira estualdiak jendearentzako eta beti aurkitu izan ditugu irtenbideak. Liburuek gure “arbasoen” ikuspegia berrikusteko aukera ematen digu, eta nor hobeto Honoré de Balzác eta bere El arte de pagar sus deudas sin gastar un céntimo baino!!!

Hau guztia, aukeran dauden hainbeste liburuetatik lagin txiki bat baino ez da. elkar liburu-dendan eta bertako lankideen laguntzaz norberari hobekien egokitzen zaion liburua eskuratzeko aukera daukagu. Krisia pairatu egin behar dugu, goza dezagun irakurketaz!

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina