Ane Zubeldia, XXVII. Igartza sariaren irabazlea

Ane Zubeldia, XXVII. Igartza sariaren irabazlea

Ane Zubeldia hondarribiarra izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Hogeita zazpi urte betetzen ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten beka honek; deialdi honetan hamasei proiektu aurkeztu dira, eta “Datorren udan ez gara hemen biziko” izeneko narrazio proiektua irabazletzat jotzea adostu dute Olatz Mitxelena, Irati Jimenez eta Garazi Kamio epaimahaikideek.

Sariak 10.000 euroko laguntza eta lana argitaratzeko konpromisoa dakartza, eta irabazlea Ane Zubeldia Magriñá (beste batzuetan Ane Garcia Lopez) izan da, 1994an Hondarribian jaioa. Musikan, komunikabideetan eta itzulpegintzan ere ibiltzen den arren, Literaturaren arloan Mejillon Tigre kolektiboan Hitz esana ikuskizunarekin dabil hara-hona. Bere bi amonen abizenak hartu ditu literatura-izentzat. “Datorren udan ez gara hemen biziko” ipuin-bilduma bat izango da, gai eta estilo askotakoak, baina, batzen dituen hari bat aipatzekotan, egileak galdera bat du aipagai: zer kontatzen diogu geure buruari mundua esplikatzeko, bizitzaren misterioak argitzeko, gure egoera, patua edo jarrera ulertzen saiatzeko? Hainbat giro eta garai, adin eta generotako pertsonaiak izango dira bilduman, eta bakoitzak unibertso propio bat eraikiko du arnasa luzeko istorio hauetan.

Igartza Sariaren aurreko irabazleak:
Julen Gabiria: Connemara gure bihotzetan
Xabier Etxeberria: Egun denak ez dira berdin / Jasone Osoro: Korapiloak (akzesita)
Fernando Morillo: Ortzadarra sutan
Unai Elorriaga: Van’t Hoffen ilea
Julen Gabiria: Han goitik itsasoa ikusten da
Asel Luzarraga: Karonte
Karmele Jaio: Amaren eskuak / Peru Magdalena: Lile (akzesita)
Uxue Alberdi: Aulki bat elurretan
Jon Martin: Ero
Katixa Agirre: Habitat / Irati Jimenez: Nora ez dakizun hori (akzesita) Eider Rodriguez: Katu jendea
Uxue Apaolaza: Mea Culpa
Garazi Kamio: Beste norbaiten zapatak
Goiatz Lanbandibar: Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak Danele Sarriugarte: Erraiak
Mikel Ayllon: Ez tiro egin anbulantziei
Unai Villena: Hauts haietatik
Kattalin Miner: Nola heldu naiz ni honaino
Ekaitz Goienetxea: Zaldi mamarroa
Miren Amuriza: Basa
Erika Elizari: Zendabalitz
Irati Goikoetxea: Herriak ez du barkatuko
Maddi Ane Txoperena: Ez erran inori
Olatz Mitxelena : Arrain hezur bat eztarrian
Lizar Begoña: Mundu zitalaren kontra
Irati Irizar: Ilargi-kutsadura (oraindik argitaragabea)

Egilearekin kontaktuan jartzeko:
anegarcia19@gmail.com / 648752140

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina