ARIAN Euskara errazago

Elkar argitaletxeak euskara ikasteko metodo berria plazaratu du, ARIAN. Bakarka zein ikasgela barruan taldean ikasi eta irakasteko erabil daitekeen metodoa da.

Planteamendu berritzailea dakar ARIANek, lehendik euskara ikasteko dagoen material ugariari ekarpen ezberdina eginaz eta hizkuntzaren irakaskuntzako arlo ezberdinetatik zegoen eskariari erantzunez. Izan ere, euskaltegietatik, hizkuntza elkarelkaeskoletatik eta hezkuntzako A eta B ereduetatik, sarri adierazi izan da euskararen ikaskuntzarako metodo berrien premia zegoela.

Eskari zaharrari planteamendu berritzailearekin erantzuten dio ARIANek. Euskara ikasteko metodo berriak, euskara ikaskuntza modu natural batean planteatzen du, egunerokotasunezko egoera praktikoetatik abiatuta hizkuntza edukietara joanaz, horrela ikaskuntza samurragoa egiteko helburuz. Ikasleak egoera komunikatibo jakin batean jartzen ditu (sendagilearenean, erosketak egiten, lana bilatzen…) eta egoera horrek behar dituen hizkuntz baliabideak ematen dizkio.

ARIAN metodoaren ezaugarriak

ARIAN metodoaren A1 mailari (Europako Erreferentzia Markoa) dagokion materiala da lehen fase honetan argitaratu dena, hau da, hasierako mailari dagokiona. 12 unitatek osatzen dute materiala. Unitate bakoitzari dagokion ikasliburua eta lan koadernoak daude. Ikasliburuak unitatea jarraitu ahal izateko ezinbestekoak diren audioak ditu, eta horiez gain bideoak ere bai, nahi izanez gero, ikasitakoaren eredu. Lan koadernoak, aldiz, ikasitako horretan sakontzeko lagungarri dira, hizkuntz formak lantzera bideratuak

ARIAN, aprender euskera es más fácil

ARIAN
es el nuevo método para aprender euskera que publica la editorial
Elkar, en respuesta a la demanda tanto de los euskaltegis, como de la
educación reglada: los modelos A y B de enseñanza y las Escuelas de
Idiomas. Es una aportación novedosa cuyo objetivo fundamental es
facilitar el esfuerzo de todos aquellos que se animan a aprender
euskera.

ARIAN
es un método pensado y creado para el aprendizaje autodidacta, aunque
también adecuado y fácilmente adaptable al aula. El planteamiento de
ARIAN, parte de situaciones y necesidades comunicativas cotidianas para
introducir después los contenidos lingüísticos. Este planteamiento
simplifica el estudio de la lengua, ya que el aprendizaje se lleva a
cabo de una forma mucho más natural y fácil.

El
método consta del Libro del Alumno y del Cuaderno de Ejercicios, con sus
transcripciones y respuestas. Completa cada unidad didáctica un CD
multimedia que incluye tanto material de audio, como audiovisual.

Esta
primera publicación correspondiente al nivel inicial A1 recoge la
mayoría de sus explicaciones en castellano. En posteriores entregas
correspondientes a niveles más altos, irá ganando espacio el euskera,
atendiendo al conocimiento superior de euskera de los alumnos.

ARIAN
es un método basado en las directrices proporcionadas por HABE, así
como por el marco común europeo de referencia para las lenguas. Es, por
ello, un método compatible y adecuado para la obtención de las
titulaciones que otorgan las instituciones.

 

Ikaslearen liburuan ekintza komunikatiboa helburu duten unitate didaktikoak proposatzen dira. Unitate hauetan, jarduerak edo atazak egin beharko dira ekintza komunikatiboa burutzeko. Eguneroko bizitzako egoera arruntetan oinarrituta dauden jarduerak dira eta hizkuntzaren bi alderdiak lantzen dituzte, komunikazioari dagokiona eta hizkuntza sistemari dagokiona. Planteamendu honen helburua esanahian oinarritutako atazak eta zehazki forman oinarritutako  ikaskuntza-esperientziak elkarri lotzea da, ikasleak alderdi bietan jardun ahal izateko moduan, orekaz eta onura ateratzeko moduan, zuzentasuna eta jariotasuna batera landuz.

Lan koadernoetan hizkuntza modu analitikoagoan landuko da. Ikaslearen liburuan azaldu dira gramatika edukien azalpenak eta ariketak sakonago lantzeko aukera eskainiko da.

 

Bakarka bezala taldean erabiltzekoa

Unitate bakoitzak egitura berdina du: hiru helburu proposatzen ditu eta horiek lortzeko ibilbidea. Hiru helburu horiek eguneroko hiru ekintzetan oinarrituta daude. Adibidez,   osasunari buruzko unitatean helburu bat litzateke “sintomak azaltzea eta sendagileri hitzordua eskatzea”. Bada, helburu honen atalean ikasiko dira gorputzeko atalak, nongo mina dugun adierazten, hainbat sintoma izendatzen (sukarra, eztula, zorabioa…), ordua esaten, eta abar.

Hasiera batean bakarkako metodo izateko prestatua dago, baina ikasgelan irakasleak erabili ahal izateko ere oso baliagarria da, moldatzen erraza. ARIAN metodoak, euskara eguneroko bizitzako arloetan  erabili nahi duen guztiari euskara modu errazean ikasteko eta erabiltzeko aukera eskainiko dio. Halaber, erakunde ofizialek ematen dituzten ziurtagiriak eskuratzeko lagungarria izango da. ARIAN metodoa paperezko bertsioan bezala, digitalean ere eskuratu ahal izango da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

1 Comment

  1. Método de aprendizaJe de euskera

Utzi zure Iruzkina