“Aurretik, ondoren” album ilustratua saritua Bolognako Liburu azokan

Aurretik ondorenTtarttalo argitaletxeak iaz euskaratu eta kaleratu zuen Anne-Margot Ramsteinen eta Matthias Areguiren Aurretik, ondoren album ilustratua saritua izan da Bolognako Liburu Azokan.

Epaimahaiaren hitzetan, hamaika marrazki liluragarriren bidez,  Aurretik, ondoren liburuak bikain irudikatzen du denboraren joana. Hitzik erabili gabe, aurretik/ondoren moduko egoera anitz bezain harrigarriak iradokitzen ditu hainbat irudi-pareren bitartez.

Ilustrazioak grafikoak dira, argiak, garbiak, paleta aberats batez margotuak. Istorioaren linealtasun ezak liburuan murgiltzera gonbidatzen du irakurlea, hurrenkera jakinik gabe orri-pasa ibiltzera, baina liburuaren bukaerak hasieratik berrirakurtzeko gogoa pizten du, denborari pasatzen utziz.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina